Gorabidek aurkezten du agente kultural eta instituzional desberdinekin garatzen ari den Irisgarritasun Kognitiboko Plana

2017/09/13

Aurkezpenean izan dira Guggenheim Museoko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Irekia atarikoak, Bilboko Itsas Museokoak eta Gernikako Astra Zentrokoak, eta adimen desgaitasuna duten pertsona batek

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaia Plazan, berriz ere, adimen desgaitasuna dutenen inklusio osoaren aldeko ohiko ‘euritakotada izan zen. Gorabideko 450 erabiltzaile baino gehiago, familiakoak, profesionalak eta boluntarioak, Bizkaiko administrazio publikoetako eta erakunde sozialetako ordezkariak, beste behin ere sinbolizatu egin zuten guztiok garela gizartearen parte ‘euritako beraren azpian’. Horren aurretik, gure elkartea aurrera eramaten ari den Irisgarritasun Kognitiborako Plana aurkeztu zen. Eta, ekitaldian adierazi bezala, proiektua adimen desgaitasuna duten pertsonen parte hartze inklusiboarekin ari da garatzen, elkarlaneko taldeetan beste erakunde batzuetako profesionalekin, Guggen – heim Bilbao Museoa, Eusko Jaurlaritzako Irekia Ataria, Bilboko Itsas Mu seoa eta Gernikako Astra Kulturarako Fabrika Soziala. Horretarako, Gorabi deko erabiltzaileek ebaluatu egiten dituzte espazio edo zerbitzu bakoitzaren irisgarritasun kognitiboko beharrak eta azken soluzioak ere testatzen dituzte. Horren emaitza neurri onuragarriak dira, adimen desgaitasuna, zein ikasketa maila eskasa edo kultur prestakuntza baxua, hizkuntza maila baxua, dislexia izatea edo adinekoak izateagatik ulermen zailtasunak dituzten kolektibo guztientzat.

Erakundeen parte hartzea
Gorabideren 55. urteurrenaren ospakizuna Hugo Baroja gure presidentearen galdera batekin hasi zen: “Inoiz sentitu zara noraezean galduta?”, bere eginda Irisgarritasun Kognitiborako Pla – nean parte hartzen duten pertsonen planteamendua. Beatriz Artolaza – balek, Gizar te Politiketako sailburuak, gogorarazi zuen “banakako konpromisoak batu gabe, gure gizarteak ez luke aurrera egingo benetako inklusiorantz”, eta zehaztu zuen: “Erakundeok lideratu egin behar dugu, baina elkarteen eskutik”.

Isabel Sánchez, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Gorabide honela deskribatu zuen: “Bizkaia kohesionatzen duen pieza” eta adierazi zuen Foru Aldundi ak konpromisoa duela “inklusio politikak lideratzeko elkarlanean”. Eta Iñigo Pombo, Gizarte Ekintza Aroko zinego tziak, aitortu zuen “Gora – bideko Irisga rritasun Kognitiborako Plana ezagutzeko jakinmin handia” zuela eta balioetsi zuen: “Proiektu onuragarria da pertsona guztientzat”.

Jai-‘euritakotada’
Aurkezpenaren ondoren, adimen desgaitasuna duten 450 pertsona inguruk, Gorabideko erabiltzaileak, familiakoak, profesionalak eta boluntarioak, horietaz gain Bizkaiko erakunde sozialetako eta Administrazio publikoetako ordezkariak ere, “aterkiak zabaltzea” egin zuten Bizkaia Plazan, sinbolizatzeko gizartearen parte direla guztiak “aterki beraren azpian” eta baldintza berdinetan, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusio osoaren alde egiteko.

Hugo Baroja, Gorabideko presidentea; Isabel Sanchez, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua; Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburua, Iñigo Pombo, Gizarte Ekintzako zinegotzia; eta Conchi Basabe, Gorabideko erabiltzailea parte hartu zuten. Aterkiak zabaltzearen eta gero, Joseba Gotzon abeslariak kontzertua eskainiko du jaia amaitzeko.