Jolas tailerra familian

2018/11/05

Abenduaren 13a, osteguna, 18:00-20:00, gure Barakaldoko Aisiarako Baliabide-zentroan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldetik “familetatik familientzako†hirugarren proposamena.

“Jolastea dibertigarria da; erlaxatu egiten gara, loturak estutzen ditugu eta modu naturalean komunikatzen laguntzen digu. Gogoan dituzu zure jolas gustukoenak? Ba al dakizu zeintzuk diren zure ingurukoen jolas gustukoenak? Arratsalde batez jolasteko gogoa berreskuratzeko aukera proposatzen dizuguâ€. Ideia honekin, Elenaren ahizpa diren Ana eta Bea Rojok; Cristianen amona den Trinidad Santiagok; eta Melaniren ama den Margari Porterok denok animatu nahi gaituz- te “familetatik familientzako proposamenak†ekimenaren jarduera honetara: familientzako jolas tailerra. Jarduera prestatzeko, Josune Martínez eta Yolanda Vitorioren laguntza dute, jolasaren bidez taldeak dinamizatzeko lanean adituak, eta ekimen honetan borondatez parte hartzen ari direnak.

“Jolasak burua, sormena eta talentua estimulatzen ditu, adimen emozionalaren garapena eta ikasketa errazten ditu, komunikazioa hobetzen du eta gatazkak hobeto kudeatzen laguntzen du. Jolasten dugunean, fikziozko egoeretan kokatzen gara eta geure burua hobeto ezagutzen, frustrazioa kudeatzen eta arazoak erlatibizatzen laguntzen digute. Baina, batez ere, umore onez egoten garaâ€, esan dute.

“Beraz, jolasteko modu desberdinak esperimentatuz arratsaldea pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu; txiki, gazte eta nagusien artean harremanak sustatu eta ondo pasatzeko, desgaitasuna izan, zein ez izan. Bukatzeko, merienda egingo dugu. Jarduera batetik bestera askatasun osoz mugitzeko aukera izango dugu eta bakoitzak aukeratuko parte hartu nahi duen edo, beste barik, bertan egonâ€, esan dute.

DATA: 2018ko abenduaren 13a, osteguna.
ORDUTEGIA: 18:00-20:00.
TOKIA: Barakaldoko Aisiarako Baliabide-zentroa
Errioxa, 13 (Metro Barakaldo, irteera Fueros)

Informazioa eta izen-emateak:
dianacabezas@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10