Kontziliaziorako laguntzak eszedentzia egoera edo lanaldi murrizketen kasuan

2020/01/20

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Eusko Jaurlaritzak 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, onartu du, laneko bizitza eta bizitza familiarra kontziliatzeko laguntzen ingurukoa. Horren bidez, eszedentzia egoeran edo lanaldi murrizketan dauden langileentzako laguntza ekonomikoak arautzen dira. Eszedentzia edo murrizketa egoera horiek seme-alabak edota mendekotasuna duen senideren bat zaintzeko helburuarekin hartutakoak izango dira, lege xedapen edota itun indibidual edo kolektibo baten ondoriozkoak.

Dekretu horrek hobekuntza batzuk jaso ditu mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen familiei dagokienez:

  1. Desgaitasuna duen urtebetetik beherako seme-alaben kasuan, eszedentzia egoeran dagoen guraso bakoitzari kotizazio-oinarriaren % 100eko diru-laguntza emango zaio, honako denbora tartean: 119 egun (17 aste) eta Gizarte Segurantzaren araudiaren barruan adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko kontribuziozko prestazio gisa subsidiatutako egun kopuruaren (hau da, amatasun eta aitatasun baja) arteko diferentzia.
  2. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen semealaba adingabe bat zaintzeko helburuarekin hartutako gutxienez % 33ko murrizketa izanez gero, laguntza horiek ez dute diruz lagundutako gehieneko egun kopururik izango.
  3. Mendekotasun egoeran edo larritasun handiko egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzia edo murrizketa egoera izatekotan, laguntzen kopurua handitu egingo da honako kasuetan: familia ugariak, guraso bakarreko familiak, % 50etik gorako desgaitasuna edo mendekotasuna duten kide bi edo gehiago dauden familiak, edo genero-indarkeria kasuak dauden familiak.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86