Kudeaketa Aurreratuko bi euskal sari lortu dituen hirugarren sektoreko lehen erakundea gara

2020/12/17

Kanpo ebaluazio baten ostean, Euskalitek eredugarritzat jo du pertsonengan zentratutako gure plangintza-eredua, eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sari berri bat lortu dugu, 2018 urtean lehenengoa eskuratu ondoren

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2016an Kudeaketa Aurreratuaren arloan Urrezko A lortu zuen hirugarren sektoreko lehen erakundea izan ginen, eta lehenak ere, 2018an, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortzen. Orain, Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen duen aitorpen hori bigarren aldiz lortu dugu. Bezeroen arloan lortu dugu, hau da, gure kasuan, adimen desgaitasuna duten pertsonak. Pertsonengan zentratutako plangintza-eredua da gurea, eta hori eredugarritzat jo du ebaluazioa egiten duen taldeak.

Aitorpen hori lortzeko, Kudeaketa Aurreratuaren araberako kontraste eta ebaluazio prozesu bat egin dugu Gorabiden. Euskaliteko taldeak honela definitu gaitu gure praktiken inguruko analisian: “Kudeaketa arloko heldutasun handia duen erakundea da; garapena eta aurrerapausoak posible egin dituen oinarri sendoak dituena”. Gainera, baloratu egin du ekintzek indarreko plan estrategikoarekin daukaten lotura, eta “erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuetan duten eragin handia”.

Praktika eredugarria
Gure plangintza-metodologia adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-helburuetan oinarritzen da. Horri dagokionez, zera nabarmendu dute: “Dauden eredu teorikoak erakundearen errealitatera egokitzen dira, printzipioz, beste erakunde batzuekiko kanpo-ikaskuntzarik gabe”. Aipatu da, halaber, modu egituratuan garatzen dela, apurka-apurka langileak, baliabide tekniko eta fisikoak barne hartuz. Eta baloratu dute eragina ez dela “soilik bezeroengan (erabiltzaileak eta beren senideak) ematen; bezeroetan oinarritzen da, baina eragina kudeaketa-multzo osora hedatzen da”.

Gainera, zera bereizi dute: “Praktika zentrala da erakundearen Egitekoan, izan ere, horren diseinu, doikuntza eta inplementazio prozesuan interes-taldeetako batzuek hartu dute parte”. Eta zera gaineratu dute: “Ikuspegi eta zabalkundearen eta bezeroen beharrizan eta aurreikuspenen arteko konexioa nabaritzen da”.

Eraginkortasunik handiena
Kudeaketa aurreratuarekin, asmoa da erakundeen eraginkortasunik handiena lortzea nola eta kudeaketaren bikaintasunerako bidean indarguneak eta hobekuntza arloak ebaluatuta Euskalit sariak irabazteko, Euskadiko erakundeek erakutsi behar dute, Euskaliteko ebaluazio klubaren kanpo ebaluazio baten bitartez, kudeaketaren arloan aurrerapen maila jakin bat izan dutela Kudeaketa Aurreratuko Eredua erreferentetzat hartuta.

Edizio honetan Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu duten beste erakundeak hauek dira: IMQ aseguru-etxea (Bezeroetan ere bai), Mutualia mutua, Gasteizko Urkide Ikastetxea (Estrategian) eta Ortuellako San Felix Ikastola (Pertsonetan).