INFORMAZIO OROKORRA
- Udako Programak boluntarioen laguntza eskuzabalaz egiten dira, Gorabideko Aisia eta Gizarte Partaidetzako profesional-taldeak koordinatuta, kudeatuta, planifikatuta eta jarraipena eginda, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza dute.
- Programak gauzatzeko, beharrezko boluntario-kopurua bildu behar da.
- Proposatutako datak erreserbaren, garraioaren, klimatologiaren eta abarren arabera alda daitezke, baina lehenbailehen jakinaraziko ditugu.
- Egonaldiaren iraupena instalazioaren erreserba-baldintzen arabera alda daiteke.
- Eskaera-kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada, itxaron-zerrenda ezarriko da.
- Hiriko eguneko irteerak hasteko eta amaitzeko lekua Eeta ordutegia aldatu ahal izango dira jarduera bakoitzaren arabera.
- Ezarritako kuota osoa ordainduko da, programan parte hartutako egun kopurua edozein dela ere.
- Eskaerak webgune honetan eskuragarri dagoen eskabide-orria beteta egin behar dira, eta ordenagailu, tableta edo sakelako telefonoaren bidez egin daiteke. Jaso dela jakinarazteko, eskatzaileari mezua bidaliko zaio eskaera egiteko erabili duen helbide elektronikora.
- Salbuespenez, eskaera elektronikoki egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute Gorabideren bulegoetan.
ONARTZEKO BALDINTZAK
- Parte hartzeko gutxieneko adina 7 urte da.
- Eskatzailea Gorabiden erregistratuta egon behar da, gehienez ere 2026ko martxoaren 27rako.
- Plaza lehen aldiz eskatzen duen pertsonak Aisia eta Gizarte Partaidetzako jarduera batean parte hartu beharko du programa hasi aurretik, horretarako deitua denean, pertsona hori ezagutzeko.
- Osasunaren, jokabidearen eta/edo norberaren edo hirugarrenen segurtasunaren arloko arreta-premia zehatzek programan onartua izatea eta bertan jarraitzea baldintza lezakete.
KONTUAN IZAN BEHARREKO DATAK:
- Eskaera entregatzeko epea: 2026ko urtarrilaren 7tik 31ra arte.
- Onarpena jakinaraztea: 2026ko maiatzaren 4tik aurrera.
- Dokumentazioa entregatzea: onarpena jakinarazteko unean emango da horren berri.
ESKAERA FORMULARIOA
Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programa.


