Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (OTI) sortu dute, arreta pertsonalizatua eta oztoporik gabea bermatzeko komunikatzeko edo ingurunea kudeatzeko behar espezifikoak dituzten pertsonei, alegia, osasun-laguntza ulerterrazagoa eta erabilerrazagoa izan dakien. Adimen desgaitasuna edo garapenekoa duten pertsonentzat da, edo baita narriadura kognitiboa, autismoaren espektroko nahasmenduak, garuneko paralisia, gaixotasun neurologikoak, gabezia psikosozial larria eragiten duen nahasmendu mental kronikoa, zentzumenafekzio duala (ikusmen-entzumena) larria edo sakona, AEA edo komunikatzeko edo ulertzeko zailtasunak dakartzaten beste egoera batzuk ere badituztenentzat.
Lehentasunezko OTIak pertsona horiek osasun-sistemaren barruan identifikatzea ahalbidetzen du. Horrela, osasun-baliabideetako langileek haien ezaugarrietara eta beharretara egokitutako arreta behar dutela jakingo dute. Hortaz, txartela pertsonek hainbat abantaila garrantzitsu izan ditzakete:
- Itxaronaldi laburragoa kontsultetan eta probetan.
- Denbora gehiago kontsultan, beharrezkoa bada.
- Une oro senideek edo konfiantzazko pertsonek lagunduta egoteko aukera.
- Arreta egokitua, argiagoa eta ulerterrazagoa.
- Laguntza ez-presentziala edo etxez etxekoa.
Lehentasunezko OTIa eskatzea borondatezkoa da. Aurrez aurre kudeatzen da osasun-zentroan, familiamedikuari hitzordua eskatuta. Desgaitasuna duen pertsonak berak, haren senideek, legezko ordezkariek edo gizarte- edo osasun-arloko profesionalek egin dezakete. Eskaera onartzen bada, txartela etxera bidaltzen zaie, haren onurei buruzko informazioaz batera.
Neurri honek Fevas Plena Inclusión Euskadik Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkeztu zuen aldarrikapenari erantzuten dio, osasun-sistema eskuragarriagoa, bidezkoagoa, inklusiboagoa eta pertsona guztien beharretara egokituaren alde egiteko.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86

