Fevasen proposamen batek adimen desgaitasuna duten pertsonek beren ingurunean parte hartzea susta dezaketen ikaskuntzak sortzeko balio izan digu

Gure partaidetza-arduradunak Fevasek bultzatutako lotura komunitarioari buruzko proiektu pilotu batean parte hartu du. Helburua ezagutza zabaltzea zen, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartean modu aktiboan parte har dezaten sustatzeko. Eta, urtebetean, garapen komunitarioko metodologiei buruzko ikaskuntzak bereganatu ditu, adimen desgaitasuna duten pertsonek beren ingurunean modu aktiboagoan parte hartzea bultza dezaketenak.
Garapen komunitarioa, lankidetza-prozesu gisa ulertuta, funtsezkoa da ingurune inklusiboak eta irisgarriak eraikitzeko. Eta adimen desgaitasuna duten pertsonek beren komunitatean modu aktiboan parte hartzeak bai bere garapen pertsonalean bai gizarte-sarea sendotzen laguntzen du.
Laguntza komunitarioa
Adimen desgaitasuna duten pertsonek beren inguruneari ekarpena egitea erraztuko duten laguntza komunitarioko sareak sustatzeko xedez, pilotajean hainbat gai jorratu dira: beharrak eta aukerak antzematea, modu aktiboan parte hartzeko guneak eskaintzea, egungo proiektuak hobe eta osa ditzaketen ekimenak batera sortzea eta ezartzea, eta gizarte-sarea bera indartzea inklusiboagoa izan dadin.
Baita erabiltzaileak baliabide komunitarioekin lotzea edo familiak adimen desgaitasuna duten pertsonen partaidetzari buruz sentsibilizatzea ere.

