Sariak gizarte osoarentzako jarduera onuragarrien antolaketan edo garapenean parte hartzen dutenean sortzen duten gizarte-eraldaketa aitortzen du

Boluntariotza egiten duen Gorabideko erabiltzaileek
sari bat jaso dute.
Sari hori garrantzitsua da,
adimen desgaitasuna dutenek
ere lagundu ahal dutela erakusten duelako.
Bi erabiltzailek hartu zuten saria,
eta beste hamar pertsona, boluntarioak ere,
ondoan izan zituzten.
Irune Sevilla eta Federico Gil adimen desgaitasuna duten eta boluntariotzan diharduten Gorabideko pertsona guztien ordezkariak izan ziren Antonio Menchaca Fundazioaren Elkartasunaren Sarien galan. Aitorpenak haien gizarte-ekarpena balioesten du, laguntza-hartzaileen rola oso jarduera ezberdinetan laguntzeko alboratzen dutenean egiten duten hori. Honela adierazi zuen Carlos Royuela fundazioko presidenteordeak: “Beren elkartasuna egunero zabaltzen dute, hainbat bidetatik, behar dezakeenaren alde betiâ€.
Eskerrak ematean, Federicok honako hau baieztatu zuen: “Oso zoriontsu egiten gaitu gizarteari ematen dioguna aitortzeak. Zeren eta, adimen desgaitasunen bat dugun arren, gaitasun asko baititugu. Eta horiekin beste pertsona batzuei lagun diezaiekeguâ€. Eta gaineratu zuen: “Laguntzak behar ditugu, jakina, baina laguntzeko gai ere bagara. Gizartearen parte gara eta, pixkanaka-pixkanaka, hura eraldatzen laguntzen duguâ€.
“Oztopoak eraisten dituguâ€
Bestalde, Irunek zera esan zuen: “Adimen desgaitasuna dugun pertsonok gizartean gaude, eta geuk ere hobetzen dugu. Parte hartzen dugunean, oztopoak eta aurreiritziak eraisten ditugu, eta jendeak aniztasuna balioestea eta errespetatzea lortzen dugu. Bide horretan, pertsona askorekin egiten dugu topo, haiekin batera aritzen gara eta hazten laguntzen diegu. Horregatik, Gorabideren leloa pertsona GEHIAGO daâ€.
Federicorekin eta Irunerekin batera, gure elkarteko beste hamar erabiltzaile izan ziren sari-banaketan, era berean boluntarioak direnak, bai eta gure presidentea, zuzendaritzabatzordeko kide bat eta elkarteko zuzendari kudeatzailea ere.
Joan-etorriko bidea
Ekitaldian, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak ere hartu zuen parte, eta saritutako adimen desgaitasuna duten pertsonak “eskubideen subjektu eta elkartasuneko subjektu aktibo†direla adierazi zuen. “Zuen lan boluntarioarekin, gizarte-partaidetza joan-etorriko bidea dela erakusten duzue. Ekarpena egiten duzue, eraldatu eta lagundu, eta, aldi berean, gizartea askoz ere errazagoa eta hobea bilakatzen duzueâ€, goraipatu zuen.


