Neba-arreba, koinatu eta koinaten arteko topaketa adimen desgaitasuna izan zein ez

2019/03/18

Gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldetik “familietatik familientzako†proposamena

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten pertsonen neba-arrebok oso gertutik bizi ditugu beren egoera guztiak. Baita geure bikotekide eta seme-alabek ere. Denok gara laguntza-sarearen pa rtaide. Eta haiek ere daude presenta gure bizitzetan. Badakigu egoera bakoitza berezia dela. Horregatik, egoera edozein dela ere, ziur baditugula bizipen, esperientzia, zalantza eta kezkak partekatzeko, bai etorkizunari, baita orainari dagokienez ere.

 

Arreba eta ahizpa talde bat elkartu gara eta elkarrekin egoteko, ondo pasatzeko eta hunkitzeko espazio bat sortu dugu: Neba-arreba, koinatu eta koinaten arteko topaketa bat, adimen desgaitasuna izan zein ez. Maiatzaren 25ean izango da, Abando Hotelean. Goizean talde dinamikak egongo dira (12:00etatik 14:00etara), eta arra tsaldean jarduera ludikoak (15:00etatik 18:00etara). Bazkari informal eta atsegin bat ere izango dugu, tortilla, pintxo, sandwich eta abarrekin (per tsonako buffearen prezioa: 15 euro).

Eta zer lortu nahi dugu topaketa honekin? Oso erraza:

  • Adimen desgaitasuna duen gure neba, arreba edo ahizparekin daukagun loturari balioa emateko aukera ematea.
  • Neba-arreben, koinatu eta koinaten artean elkar ezagutzea, “gure gauzez†hitz egin eta harremana estutzeko.
  • Baina, batez ere, momentu dibertigarri eta hunkigarri bat bizi nahi dugu, gero maitasunez gogoratzeko modukoa.

Informazioa eta izen-emateak:
Diana Cabezas
dianacabezas@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10