Familian ondo pasatzeko denboraldi berria

2025/10/10

Uda igarota, familian eta familien artean gozamena sustatzeko jarduerei egin dugu berriro

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Larunbat bat BBK Klima parkean igaroz abiatu genuen berriro Ondo pasa Familian programako jardueren egutegia, uda ostean. 39 laguneko taldeak (15 familia) dibertsioa eta klima-aldaketari buruzko sentsibilizazioa uztartzen dituen parte horretako esperientziez gozatu zuen.

Parte-hartze asoziatiboa bultzatzeko gure Zurekin Programaren barruan, horrelako jarduerak larunbatetan edo igandeetan egiten dira, helburu nagusia izanik gure familia guztiek jolas- eta aisialdi-guneez gozatzea, eta antzeko beste familia batzuekin egitea, pixkanaka berdinen arteko konfiantza- eta laguntza-sare sendoa eraikitzeko.

Aurten, 113 plaza bete ditugu halako planetan. ”la Caixa” Fundazioarekin lankidetzan antolatuak, gure Onbide programaren barruan, alor emozionalean, fisikoan, familiarrean eta sozialean hobekuntzak dakartzaten esperientziak sortzen dituzte. Eta, aisia-ingurune inklusiboak sortuz, adimen desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ikusarazten laguntzen dute.

Informazioa eta partaidetza
Johanna López
Tel. 664 452 545
johannalopez@gorabide.com
gorabide.com/ondo-pasa-familian