Opor ezberdinak

2019/08/05

Gure Udako Programako erabiltzaile eta boluntarioek esperientziaz eta ikaskuntzaz betetako bi aste konpartitu dituzte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

#GorabideOporrak urtero adimen desgaitasuna duten 400 pertsona baino gehiago eta 140 boluntario inguru biltzen dituzte udaldiko leku ezberdinetan. Kontatzen dituzten esperientzietan giro ona, dibertsioa, lagunak… aipatzen dituzte, baina baita ikaskuntza eta elkarrekiko laguntza ere.

 

Aurten, Garbiñe eta Edgar bikotean oporretan joan diren lehenengo urtea izan da, gure Udako Programaren barruan. Eta Ohiane eta Mikel boluntarioak topatu dituzte berriz ere, beste batzuetan bezala. Aurreko urteetako erabiltzaile eta begiraleei buruz maitasunez eta emozioz hitz egiten dute. Eta uda honetan bizitakoa poztasun handiz adierazten dute.

“Jendea berriz aurkitu duzu, gauza berriei buruz hitz egiten duzu.. Desgaitasun ezberdinak edo adierazteko ezintasuna duten pertsonekin harremantzen ikasten duzu ereâ€, dio Garbiñek. “Bai… oporretan gaudenean besteak zaintzen dituzuela eta elkarri laguntzen diozuela ikusten dutâ€, aipatzen du Mikelek.

“Begiraleak laguntza behar duzuen gauzetan laguntzeko gaude, eta zuen oporrekin egin nahi duzuena egiten uztekoâ€, gaineratu du Ohianek. “Horri esker, leku berriak ezagutu ditut, esperientzia berriak partekatu ditut…â€, azaldu du Edgarrek, baina zera dio: “Bigarren aldiz Bartzelonan egotea ere gustatu zi tzaidan, nire gurasoekin egon nintzen, baina hobe da lagunekin, kar kar, karâ€.