Oztopo psiko-sozialak hautsiko ditugu, Once Fundazioarekin elkarlanean

2020/11/16

Ikasleek eta gure elkarteko erabiltzaileek parte hartuko duten proiektu bat jarri dugu martxan, adimen desgaitasunaren inguruko aurreiritzi eta estereotipoak mintzatzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Edozein ikas-mailatako pertsonek adimen desgaitasunaren inguruan eduki ditzaketen ideia, estereotipo eta aurreiritziei aurre egiteko, gure elkarteko zortzi erabiltzaile proiektu bat martxan jartzen ari dira. Horren bidez, Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitate edota lanbide heziketako ikasleengan eragin nahi da.

‘Adimen desgaitasuna duten pertsonak oztopo psiko-sozialak hausten’ izeneko proiektuak 21.183,79 euroko finantzaketa jaso du Once Fundazioarengandik. Eta espero zen emaitza da adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera ez inklusiboak sor ditzaketen aurreiritzien inguruko hausnarketa eragitea.

Programa honetan, adimen desgaitasuna duten zortzi pertsona parte-hartzaileek prestakuntza-fase bat izango dute, hezkuntza eta prestakuntza eremuetan sentsibilizazio saioak egingo dira, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko pertzepzioari buruzko elkarrizketak, eta elkarrengandik ikasteko komunitateak sortuko dira.

Adimen desgaitasuna duten pertsonek aktiboki parte hartuko dute horretan guztian, mikroaldaketak sortzen dituzten agente gisa, eta gaian adituak diren heinean.