Partaidetza komunitarioa sustatzeko sareak

2025/11/06

Gure erabiltzaileen presentzia eta ekarpen soziala handitzeko lankidetzak berritu ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Alejandra hunkituta dago GorabideKoralaren entseguak berriz hasiko direlako, Bilboko Koral Elkartearekin. Berna Elikagaien Bankuaren Bilketa Handian berriro parte hartzeko irrikan dago. Enara berriz ari da gozatzen Derioko Sareak Zabaltzen zineforumaz. Aitor gogoz zegoen Uni Bilbao Rugbyrekin batera hirugarren zatia bizitzeko, eta Endika hasia da Bidebieta Pilotarekin bere lehen tantoak egiten.

Partaidetza komunitarioak adimen desgaitasuna duten pertsonengan duen eragina islatzen duten bizipenetako batzuk dira. Erakundeentzako onuraren adibide ere badira, aniztasunaren aberastasunaz elikatzen baitira eta gizartea eraldatzen laguntzen baitute.

Aukerak ehuntzen
Gure Aisia eta Gizarte Partaidetza arloan ikasturtea hasteaz batera, erakundeekin ditugun harremanak berritu ditugu, urteek aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka sendotu.ditugunak. Eta esperientzia horiek komunitatean parte hartzeko aukeren sarea ehuntzeko hariak ditugu.

Kirolean ere bai
Kirola ere funtsezkoa da sare hori sortzeko. Horregatik, kirol-federazio eta klubekin elkarlanean dihardugu, adimen desgaitasuna duten pertsonek kirolaren esparruan ere parte hartzeko gure konpromisoari eta apustuari erantzuteko. Parte hartzeko aukera bakoitza beste hari-puntu bat da gure sare komunitarioan