Partaidetza asoziatiboko jarduerek gizarte-oinarriaren kohesioa indartzen laguntzen dute, bazkide-ehunekoan egonkor jarraitzen duenarena

Gure 2024-2027 Plan Estrategikoaren helburuetako bat familien partehartzea sustatzea eta mugimendu asoziatiboa indartzea da, kide izatearen sentimendua eta gure oinarri sozialaren kohesioa bultza tzeko, elkartearen sendotasunari begira. Ildo horretan, 2025. urtean bazkideentzako proposamenak finkatu ditugu, inolako kosturik gabe, Gorabiderekin duten konpromiso horren ondoriozko balio erantsiko elementu gisa.
Partaidetza Asoziatiboa arloak iaz sortutako ekimenetan 1.070 plaza izan ziren, 313 lagunentzat, 44 jardueratan. Proposamen horiek adimen desgaitasuna duten pertsonentzat bakarrik dira, hala nola Ongizate programa egokitua; senideentzat bakarrik, prestakuntzasaioak, adibidez; edo familia osoarentzako planak. Gure plan estrategikoa abiatu genuenetik, dagoeneko 2.250 plaza izan ditugu, 79 jardueratan.
Hiru partaidetza-ardatz
Aurten, Partaidetza Asoziatiboa arloak antolatuko duen proposamenmultzo egituratuak hiru ardatz hauei erantzungo die, funtsean: intereseko gaiei buruzko berariazko prestakuntza-ekintzak; elkarri laguntzeko programak, antzeko kezkak dituzten senideen arteko lotura sustatzen dutenak; eta familia osoarentzako jarduera ludikoak, ingurune komunitarioetan harremanetan egoteko gune informalak sortzeko.
Egindako ekimenen adibide batzuk sakelako telefonoaren erabileran gurasoen kontrolari buruzko prestakuntza, ‘Kafeak kide artean’ taldeak eta ‘Ondo pasa familian’ jarduerak dira. Hobetzeko helburuetako bat da proposamen horiek modu eraginkorragoan helaraztea egoitzei, eguneko zentroei eta etxebizitzei lotutako familia bazkideei, gutxiagotan parte hartu ohi dutelako.
Bazkideak
Ematen ditugun zerbitzuen hartzaile huts baino zerbait gehiago izatea erabakitzen duten eta bazkide egiten diren familiei dagokienez, horien ehunekoari ohiko mailetan eustea lortu dugu. Aisia eta Gizarte Partaidetza arloko gure programen erabiltzaile gehienak bazkideak dira (%97,84), baita kudeatzen ditugun zentroetako bat erabiltzen dutenen edo bertan bizi direnen %80,24 ere. Bestalde, elkartera BBK SAIOA GORABIDEtik iristen diren familien %65ek bazkide-izaera formalizatzen dute. Eta egiten ez dutenek, nagusiki, kalteberatasun sozioekonomikoko egoeraren batean daudelako ez dute egiten.
Datu horiek masa sozial egonkorra dugula erakusten dute, eskaintzen ditugun zerbitzuen erabiltzaileen bolumenari dagokionez. Hala, gure gizarte-oinarria sendotzeko eta areagotzeko helburu estrategikoa betetzen ari gara, eta gure mugimendu asoziatiboa gero eta indartsuagoa da.

