Gorabideko familia bazkideek badute, elkarte-partaidetzako jardueretan, elkartean modu biziagoan egoteko modua

Bazkide direnek
jarduera askotan
parte hartu ahal dute
Gorabideren parte izateko
eta batuago egoteko.
Ikasturte honetan,
jolasak eta eskulanak egin dituzte,
txangoak eta bisitak,
eta ikuskizunetara joan dira.
Hobeto egoten ikasteko tailerretan ere
parte hartu dute.
Parte izan nahi baduzu,
egin zaitez bazkide.
Amaitzen ari garen ikasturte honetan, Gorabideko bazkide eta familiek aukera izan dute elkarte-partaidetzako 30 jardueraz gozatzeko. Parte iza teko modu aktiboagoa da, baita, zenbait kasutan, proposamenak eginez ere. Eta zenbat eta presentzia handiagoa, orduan eta norbanakoaren eta familiaren esperientzia aberatsagoa, eta erakunde are sendoagoa.
Familia oinarrizko laguntza-saretzat jota, hainbat baliabide eskaintzen jarraitzen dugu: prestakuntza eta informazio-tailerrak; elkarri laguntzeko taldeak antzeko egoerak bizi dituzten familien artean; eta jarduera ludikoak familia osoarentzat, gune komunitarioetan.
Senideen topaketak
Jolas edo eskulan-saioak; Familien Egunaren ospakizuna; anai-arreben topaketak; familia-saioak musika, dantza eta kantuaren inguruan; eta familiek dinamizatutako zenbait jarduera. Horiek guztiek parte hartzeko guneak sortzen dituzte, familien arteko loturak sendotzeko.
Ondo pasa Familian
Era guztietako kontzertuak (rocka, musika klasikoa, flamenkoa…), bisita interesgarriak (Bilboko Portua, Balmasedako Hiribildua, EITBren egoitza…), planak naturan (zuhaitzak landatzea, mendi-ibiliak, surfa…), beste kultur ekintza batzuk (zinema, museoak, ikuskizunak…) eta baita spa batera egindako eskapada ere. Aisialdiaren bidez sustatzen dira pertsonen arteko harremanak.
Tailer monografikoak
Lotura emozionala eta autozainketa; estresaren kudeaketa; autonomiarako laguntza; guraso-kontrola; sexualitatea; epe luzerako laguntzak… Gai horiei buruzko prestakuntza edo informazio monografikoa jaso dute familiek.
Ongizate Programa
Eta norberaren garapen eta ongizaterako tailerrak, bai senideentzat bai adimen desgaitasuna duten pertsonei eurei egokituak, interesgarriak dira tresnak eta estrategiak ematen dituztelako egunerokorako zein kudeatzeko zailak diren egoerei aurre egiteko.
Animatu egin nahi ditugu familiak parte aktibo izatera bazkide eginez, kohesioa eta kide izatearen sentimendua indartzera, eta familiek elkarri laguntzeko senari bizirik eustera, horixe baita Gorabi deren ezaugarrietako bat sortu zenetik.

