Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

KOTIZAZIO GABEKO BALIAEZINTASUNAGATIKO PENTSIOA (Bizkaiko Foru Aldundia)
- %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten 18 urtetik gorakoentzat.
- %75eko desgaitasunetik eta edozein mendekotasun-gradutik gora, pentsioa “Hirugarren pertsonaren laguntza†kontzeptuaz osatuko da.
- Pentsio hau jaso ahal izateko, muga batzuk daude diru-sarreretan, bai eskatzailearen bai bizikidetzaunitate ekonomikoaren errenta kontuan hartuta.
- Urtero berrikusten da.
- DSBErekin bateragarria.
ARDURAPEKO SEME-ALABAGATIKO FAMILIAPRESTAZIOA (Gizarte Segurantza)
- % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek prestazio hau eskatu ahal izango dute, familiaren diru-sarrerak edozein izanda ere.
- 18 urtetik aurrera, % 65eko desgaitasuna izan beharko da. Bateragarria da laneko errentekin (desgaitasuna duen pertsonarenak), lanbide arteko gutxieneko soldataren %100era arte.
- Desgaitasun absolutua duten umezurtzek prestazio hau jasoko dute.
- Zurztasun-pentsioarekin eta DSBErekin bateragarria.
- % 75eko desgaitasunetik eta edozein mendekotasun-gradutik gora, pentsioa “Hirugarren pertsonaren laguntza†kontzeptuaz osatuko da.
✱ Kotizazio gabeko baliaezintasunagatiko pentsioa eta ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazioa bateraezinak dira.
✱ Bietan, hirugarren pertsonaren osagarriaren zenbatekoa mendekotasun-prestaziotik deskontatuko da.
✱ NAHITAEZKOA da aldaketa ekonomikorik edo bateraezintasunik dagoen jakinaraztea; bestela, bidegabeko ordainketengatiko zorra sortuko litzateke.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86

