Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Gorabiderentzat, oso garrantzitsua da ondo edukitzea
adimen desgaitasuna duten pertsonen datuak.
Adibidez, haien bizitzari, familiari,
ikasketei edo lanari buruzko informazioa.
Erabiltzaile bakoitzaren bizitzan
gertatzen diren aldaketak ere jakin behar ditugu.
Horrela, hobeto ulertuko dugu zer behar duen.
Hori guztia jakinda, hobeto erabakiko dugu
zer egingo dugun erabiltzaileei
eta beren familiei laguntzeko.
Hona hemen hainbat datu oso garrantzitsu:
Desgaitasun-maila eta diagnostikoa.
Dokumentu zaharrak berrikusi behar dira,
“oligofrenia†edo “adimen atzerapena†diotenak.
Adimen zailtasunei buruzko diagnostikoak ere
eguneratu egin behar dira,
ez dutelako laguntzarik jasotzea ahalbidetzen.
Mendekotasun-maila.
Balorazio berririk dagoen jakin behar dugu,
eta egiaztatzen duen dokumentazioa eduki.
Balorazioak ere eguneratu egin behar dira,
aldaketak izan badituzte.
Legezko laguntza-neurriak.
Jakin behar dugu desgaitasuna duen pertsonak
legezko babesik (kuradoretza) duen,
edo erabakiak hartzeko laguntzarik jasotzen duen.
Datu horiei buruzko agiririk baduzue, berriki egina,
bidali kopia bat, mesedez, helbide honetara:
administracionsaioa@gorabide.com.
Gutun-azal batean ere bidali ahal duzue,
helbide honetara:
Goietxa bidea nº 18 – 48150 Sondika.
Eskerrik asko laguntzagatik.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86

