San Mames gure 60. urteurrena ospatzeko argiztatuko da

2022/09/14

Gainera, Gorabideren ordezkari bat gure urtebetetzeari dagokion eguneko partiduan palkora gonbidatu zuten

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Irailak 13, 60 urte beteko dira Gorabide sortu zenetik. Hori dela eta, San Mamesen kanpoko aldea argiztatu zen gure logotipoarekin, eta estadioaren kanpoko pantailak 60. urteurrenari erreferentzia egiten dion irudia proiektatu zuen. Era berean, Gorabideko ordezkariak Athletic-en palkora joango zen irailaren 17an, larunbatean, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen partidan. Ordezkaritza Susana Gorbeña gure presidenteak, Txema Franco zuzendari kudeatzaileak, Izaskun Cerrato eta Oscar Barcenas Gorabideko erabiltzaileek eta Genuine Ligan jokatzen duen Athleticeko taldeko kideek osatuko zuten.