Gure langileko gizataldeak Supercuidadores Saria jaso du

2018/09/28

Erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko xedez egindako lanaren errekonozimendua da

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure zentro eta zerbitzuetako profesionalek 2018 Supercuidadores Sarietako bat jaso dute, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Unir Fundazioaren eskutik. Golardo emateko ekitaldia Madrilen izan zen, Osasun, Kontsu mo eta Ongizate Ministerioko ekitaldi aretoan. Bertara joan ziren Ana Eguiluz eta Teresa Lejarazu, gure Atxarte eta Arteagoiti egoitzetako arreta zuzeneko profesionalak, hurrenez hurren. Sari honen bidez, gure profesionalen eguneko lanari kanpo errekonozimendua eta balioa eman zaizkio. Izan ere, kalitatez eta hurbiltasunez lan egiten dute gure elkarteko erabiltzaileen eta beren familien bizikalitatea hobetzeko.