
‘40 urte elkarrekin taupadaka’ izenburupean, Txurdinagako Eguneko Zentroak oso urteurren berezia ospatu zuen: bertan izan ziren erabiltzaileak eta profesionalak –oraingoak eta aurrekoak– eta familiak. Zentroko pertsona guztien artean diseinatu zuten programa, horretarako sortutako batzorde batean eta batzar berezietan.
Erabiltzaile eta profesionalen artean prestatutako dantza batekin ongietorria egin ondoren, zentroaren historiaren parte den jendea gogoratu zen, eta aitorpen bat eman zitzaien zaharrenei.
Memoria partekatua
Ondoren, memoria partekatuari eskainitako une bat egon zen, istorioak, oroitzapenak eta bizipenak trukatzera gonbidatu zuen ikusentzunezko baten bidez. Eta ospakizuna lunch batekin amaitu zen, urte hauetako guztietako argazkien proiekzioarekin lagunduta, eta photocall batekin.











