“Izugarri gozatzen dugu, eta gehiago gelditu nahiko nuke”

2022/08/30

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza duen gure Udako Programak 259 plaza eskaini ditu, eguneko 42 irteera eta asteko 14 egonaldiren bitartez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten 259 pertsonak eta 103 boluntariok gure Udako Programaz gozatu ahal izan dute 21 taldetan. Hamalau taldek, 179 erabiltzaile eta 73 laguntzailerekin, astebete pasa dute Lekeition, Urduñan, Durangon, Zugaztietan, Hondarribian, Larderon, Iruñean, Burgosen edo Logroñon. Beste zazpi taldek (adimen desgaitasuna 80 pertsona eta 30 boluntario), berriz, eguneko sei irteera egin dituzte Castro, Bakio, Zugaztieta, Añana, Azpeitia, Elorrio, Sopela edo Algortara.

Paco Cuesta erabiltzailea uztailaren 4tik 10era egon da Burgosen. “Oso ondo pasatu dut egindako guztiarekin, jendearekin, monitoreekin…”, baieztatu du. “Duela asko ez nintzela Gorabiderekin oporretara joaten eta oso gustura egin dut”, azpimarratu du. “Hoberena Ainara monitorea izan da, asko lagundu dit”, azpimarratu du. “Eta hurrengo urtean errepikatzeko gogoa dut”, aitortu du.

Giro ona
Ainara Txopitea izan da txanda bereko arduraduna, eta giro ona nabarmendu du: “Oso txanda ona suertatu da. Erabiltzaileek eta boluntarioek izugarri gozatzen dugu”, azaldu du. “Baina ez egin ditugun jarduerekin bakarrik, baita, nagusiki, izan den giro onarekin ere”, argitu du. “Oso motza egin zait; gehiago gelditu nahi nuen”, baieztatu du.