Gure oporretako programa gizarte-partaidetza areagotzeko bilakatu da

2026/07/01

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker, bidaiak eta eguneko irteerak eskaintzen dizkigu adimen desgaitasuna duten 282 pertsonari eta 113 boluntariori, gizartean presentzia inklusiboaren alde

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aisialdiko jarduerak gizarte-partaidetzarekin lotu ditudu, adimen desgaitasuna duten pertsonen presentzia gizartean eta bertan egiten duten ekarpena are gehiago bultzatzeko. Hala, esperientzia esanguratsuak sortzen ditugu pertsona bakoitzarentzat, eta ingurunean parte hartzeko baliabideak eta aukerak sustatzen laguntzen dugu, berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua jomugan. Premisa horrekin, elkartearen opor-programak beste urrats bat egin du inklusioan. Esate baterako, erabiltzaile-talde batek boluntarioak erakartzeko bideoa egin du, eta beste batek programako parte-hartzaile bakoitzak beteko duen gogobetetze-inkesta.

Aurten, udako programako partaideek, adimen desgaitasuna duten 282 lagunek eta 113 boluntariok, hain zuzen ere, hainbat lekutara antolatutako 13 bidaietako batez gozatuko dute, edo Bizkaian eta inguruetan egingo diren sei txangoko lau txandetako batez. Baina, era berean, ingurune komunitarioa eraldatzen laguntzeko eremuak gero eta gehiago bilatzen dituen kolektibo horren gizarte-partaidetza bultzatuko dute. Gune eta baliabide publikoetan beren presentzia inklusibo hutsaz, edo horietan eragingo duten ekintzez.

Guztira, 233 erabiltzailek eta 90 boluntariok zortzi eguneko egonaldiak egingo dituzte hainbat tokitan, hala nola Salou, Oviedo, Gijón, Lardero, Santander, Burgos edo Hondarribian, eta guztietan interes turistikoko lekuak bisitatu eta talde bakoitzean eta une bakoitzean erabakitzen dituzten jarduerak egingo dituzte. Horrez gain, bi bidaia tematiko, Aukeratu Hondartza eta Aukeratu Natura, Comarrugan (Tarragona) eta El Bosque de los Sueños turismo-esparruan (León) egingo dira, hurrenez hurren. Bestalde, adimen desgaitasuna duten 49 pertsonak eta 23 boluntariok eguneko txangoak egingo dituzte Bizkaian eta inguruetan, eta propio antolatutako jarduerak: paseoa belaontziz Getxoko kostaldean; bisitak Salburuako Hezeguneetara, El Pobaleko Burdinolara, Idiazabal Gaztaren Museora edo San Mamesera; errealitate birtualeko esperientziak; ibilbideak itsasontziz Itsasadarrean; eta ibilaldiak Santanderrera edo Laredora.

Aldundiaren babesa
Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza du, aisialdiko jardueren bidez haien autonomia, inklusioa eta parte-hartze aktiboa komunitatean sustatzeko.