Udako eskaerak egiteko epea

2026/01/07

Izen-ematea gure webgunearen bidez egin behar da, urtarrilaren 7tik 31ra arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Urtarrilaren 7tik 31ra arte, Aisia eta Gizarte Partaidetzako 2026ko Udako Programetan parte hartzeko eskaera egiteko epea zabalik egongo da. Izen-emateak gorabide.com/uda webguneko inprimakia betez egin behar da, ordenagailuan, tabletan zein sakelako telefonoan. Salbuespenez, horrela egin ezin duten pertsonen eskaera aurrez aurre kudeatuko da.

Programak uztailean eta abuztuan egingo dira, eta 8 eguneko bidaiak izango dira (7 gau), bai eta eguneko sei irteerako txandak ere, bi astetan banatuta. Bidaietako batzuk, iaz bezala, Aukeratu programaren barruan dira; horrek aukera ematen du norberaren gustuen eta interesen arabera bidaia tematikoak hautatzeko, gai jakin baten inguruko jarduerekin, hondartza, kultura edo natura, kasu.

Boluntariotza
Programa horren helburua udaz familia-testuingurutik kanpo gozatzeko aukera ematea da, harreman sozialak bultzatzeko eta ingurune komunitarioetan aisialdiko jarduera atsegingarriak egiteko. Horretarako, boluntarioen laguntza izango dugu, udako programetan esperientziak eta une ederrak partekatzeko konpromiso eta ilusioa dutenena.

Kanpoko programak
Hurrengo aldizkarietan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalekuen (7-13 urte) eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegien (14-30 urte) berri emango dugu.