Udako oporretarako eskaera

2019/01/04

Inprimakiak gure Astialdiko Zerbitzuan entregatu ahal dira urtarrilaren 7tik 31ra

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Gure Udako Programetan leku bat eduki ahal izateko, eskaera urtarrila bukatu baino lehen aurkeztu behar da Aisialdi Zerbitzuan. Eskuz entregatu, postaz edo e-mailez bidali ahal da. Gorabideko bazkide ez diren pertsonek, programaren kuotaz gain, kanon bat ordaindu beharko dute, bazkideen urteroko kuotaren zenbatekoarekin bat datorrena.

Aurreko urteetako lekuez gain (Galizia, Asturias, Nafarroa, Errioxa eta Katalunia), beste batzuk ere izango dira: Blanes (Girona) eta Villaba (Nafarroa). Aurtengo beste berritasun bat zera da: Boluntarioentzako Prestakuntza Planak taldeko arduradunentzako gaikuntza barne hartzen duela. Horren barruan, programan duten funtzioaren inguruko hainbat gairi helduko zaie, hala nola, lidergoa eta taldeen kudeaketa.

Medikazioa egun eta dosika
Gainera, pasa den urtean legez, Aisialdi Zerbitzuko langileek nabarmendu nahi dute oso garrantzitsua dela medikazioa hartzen duten pertsonek medikazioa bera antolatuta eramatea, dosi eta egunen arabera, blister, pastilla-kutxa edo itxi era zabaldu egiten den plastikozko poltsa batean. Horrela, errazagoa izango da ematea.

ESKAERA-INPRIMAKIA: gorabide-solicitud-verano-2019

Emateko epea: Urtarrilaren 31ra.
Ordutegia: 9:00-13:30 eta 15:00-17:30.
Lekua / helbidea: Gorabideko Astialdiko Zerbitzua
Poza Lizentziatua, 14-2. 48011 Bilbo
tiempolibre@gorabide.com