Martxoaren 18ra arte, Udalekuak 2026 kanpainan izena emateko epea zabalik dago

2026/03/09

Kulturako eta aisiako jardueren programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekuak 2026 udako kanpainan inskribatzeko epea ireki du. Parte hartu ahal izango dute 2013-2019 bitartean jaiotako pertsona guztiak. Programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan, jarduera ludiko-hezigarriekin.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026eko martxoaren 18ra, arratsaldeko 13:30etan.

Zozketa: 2026ko apirilaren 20a.

Kuota: 146 euro.
Zozketa eta plaza lortu eta gero, kuota txikiagoa izan dezakete:
–  Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen dutenek = 21,90 euro.
–  Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenek = 21,90 euro.
–  Familia ugarikoak direnak = 102,20 euro.
–  Guraso bakarreko familia edo guraso bakartasun-egoeran dauden familiakoak direnak = 102,20 euro.

Adimen desgaitasun duten pertsonentzat:

  • 2014. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2015., 2016. eta 2017. urteetan jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.
  • 2017. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2018an eta 2019an jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.

Inskripzio telematikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiliz soilik egin daiteke inskripzioa (sakatu estekan sartzeko). Eskaera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da identifikazio elektronikoko agiri bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digitalen bat.

 

INFORMAZIO GEHIAGO: