Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Profesionalak ez diren zaintzaileentzako Gizarte Segurantzaren hitzarmen berezia mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat zaindu bitartean Gizarte Segurantzan kotizatu ahal izateko tresna bat da. Zaintzailea beti egon behar da LPIren (laguntzen plan indibiduala) bidez aitortua. Hitzarmenaren helburua da honako prestazio hauek jasotzeko eskubidea sortzea, mantentzea edo hedatzea: erretiroa, gaixotasun arruntagatiko edo lanetik kanpoko istripuagatiko ezintasun iraunkorra, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak, eta lanbide-heziketa.
Hitzarmenaren kuota Imsersok finantzatzen du osorik; ondorioz, zaintzaileak ez du inolako kosturik hartu behar bere gain. Lanean egon arren ere sina daiteke, betiere lan-jardueraren kotizazio-oinarria hitzarmenari dagokiona baino txikiagoa bada edo lanaldia zaintzan ari tzeko murriztu bada. Kasu horietan, hitzarmenaren oinarria bi kotizazioen arteko aldera egokitzen da.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak mendekotasun-mailaren eta aitortutako dedikazio-orduen arabera ezartzen ditu oinarria eta kuota: III. Gradurako, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria da; II. Gradurako, dedikazioarekiko proportzionala da, oinarri horren %50, gutxienez; eta I. Gradurako, gutxieneko oinarriaren %50 da.
Hitzarmena bateragarria da prestazio eta egoera jakin batzuekin, hala nola kotizazio-oinarri txikiagoko lan-jarduerarekin, lanaldi partzialeko langabeziagatiko kotizaziopeko prestazioarekin, 52 urtetik gorakoentzako sorospenarekin, Gizarteratzeko Errenta Aktiboarekin, zaintzaileen beste hitzarmen batzuekin eta borondatezko hitzarmen bereziarekin. Gainera, badago hitzarmen berezi osagarri bat, borondatezkoa, oinarri handiagoagatik kotizatzea ahalbidetzen duena. Kasu horretan, zaintzaileak ordaintzen du kuota, III. Graduko kasu jakin batzuetan salbu, horietan %50 Imsersok finantzatzen baitu.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86

