Zaintzaile ez profesionalen Gizarte Segurantzako kotizazioa

2019/05/22

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2019ko apirilaren 1etik aurrera, Estatuko Administrazio Nagusiak mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez profesionalen Gizarte Segurantzarako kotizazio-kuota ordainduko du berriz ere, Hitzarmen Berezia dutenen kasuan. Horretarako, Gizarte Segurantzan aurkeztu behar da dagokion eskaera, bai indarreko hitzarmenetarako, baita Hitzarmen Berezian alta eskatzeko ere. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

  • Dagokion eredua (TA_0040) edota alta eskaera.
  • Zaintzaile ez profesionalaren NAN.
  • Mendekotasuna duen pertsonaren NAN.
  • Familia eremuan zainketak emateko prestazio ekonomikoari buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpena.

Kontuan hartzeko datak:

  • Familia eremuan zainketak emateko prestazio ekonomikoa (FIZPE) 2019ko apirilaren 1a baino lehen aitortuta dagoenean:
    • 2019ko apirilaren 1aren osteko 90 egun naturaletan eskatuz gero, eragina 2019ko apirilaren 1etik aurrerakoa izango da.
    • Epe hori pasata eskatuz gero, eragin-data hitzarmena eskatzen den data izango da.
  • FIZPE 2019ko apirilaren 1etik aurrera aitortuta dagoenean:
    • FIZPE aitortu eta hurrengo 90 egun naturalen barruan eskatuz gero, eragina FIZPE aitortu den datatik aurrerakoa izango da.
    • FIZPE aitortu eta hurrengo 90 egun naturalen ostean eskatuz gero, eragina hitzarmena eskatzen den datatik aurrerakoa izango da.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
Tel. 94 453 90 83
administracionsaioa@gorabide.com