Zaintzeko artea edo arduraren etika

2015/05/04

Arduraren etika honetan bere beharrak bere kabuz ase ezin dituen pertsona baten oinarrizko beharrei erantzutera bideratuta dauden akzioak gauzatzen dira , eta prozesu honetan detaileak, gauza txikiak, oso garrantzitsuak dira, azken batean, hauek baitira bizitza adeitsu egiten dutenak eta zentzua ematen diotenak.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Osatugabe, behartsu eta kaltebera dela ulertzen duena da zaintzeko gai denaâ€
Maite Pérez Echarri

Zaintzea: “Ardura, arreta eta kontua jartzea zerbait egitean; laguntzea, gordetzea, mantentzea; pentsatzea, hausnartzea; norberaren osasunagatik begiratzea, bizimodu ona izatea; zerbaiten gaineko ohartarazpenaz bizi izateaâ€. Hauek dira Espainiako Akademia Errealaren (RAE) hiztegian seinalatutako adierak, gure hizkuntzan hain ohikoa den hitz honen polisemiaz ohartarazten gaituztenak. Badator latineko “cogitare†terminotik (arreta jartzea, pentsatzea, norbait laguntzea); hori dela eta, “kontuz arduratzea†bezala ulertu ohi da herri mailan. Hau da, hain zuzen ere, gure lana: zaintzea eta, nahiz eta hain ohiko eta erreza den terminoa dela iruditu ahal izan, beste pertsona bat zaintzea helburua denean ez dena hain erraza; pentsalari askok, filosofoek, medikoek, psikologoek, … iraganeko eta egungoek, hitz honen esanahiari buruz gogoz eta luze hausnartu izan dute.

Arduraren erantzukizunak pertsonen duintasunarekiko errespetuan dauka jatorria; gaur egun ezin dugu inongo proiektu sozialik ulertu edozein gizakirengan aitortzen dugun duintasunarekiko errespetua helburu nagusia ez bada.

Lawrence Kohlberg bere maisuak proposatutako garapen moralaren modeloa ikuspegi feministatik kritikatuz egin zuen. Kohlberg-en ustez neskek, mutilekin konparatuz, zailtasunak zituzten garapen moraleko maila garaienetara iristeko. Gilligan-ek bere ikerketetan neskak ere kontutan harturik, atera zuen ondorioa hau izan zen: errealitatean neskek eta mutilek garapen moraleko patroi desberdinak dauzkatela, hau da: neskekin lotura duena “arduraren edo erantzukizunaren etika†dela eta mutilen modeloarekin lotura duena, ordea, “eskubideen edo justiziaren etika†izendatu zuena.

XIX mendetik hura zen gehiengoak onatzen zuen modeloa, eskubide unibertsaletan oinarrituz eta eremu publikora aplikatuta zegoena eta alderdikeriarik gabeko eta berdintasunezko justizia lortu nahi zuena. Baina arduraren etika, Gilligan-ek azaltzen duenez, esfera pribatuan zuen bere garapena eta bere agentea emakumeak dira. Ikuspuntu honetatik gizonek eskubideetan eta arauetan enfasia jartzeko joera dute, eta emakumeek, berriz, arazo moralak ulertzen ohi dituzte erantzukizuna eta zaintza bere barne duten harreman-arazoa bezala. Gilligan-en ekarpenek eragin handia izan dute, emakumeei tradizionalki esleitutako ezaugarri haiek balio berria eta garrantzia lortu zutelako. Eremu pribatua azpimarratzean, arduraren etikak esfera publiko eta pribatuaren arteko tentsioak aztertzea bideratzen du.

Modelo osagarriak
Bi modelo hauetan ikusten diren desberdintasun handiak gorabehera, osagarriak bezala ulertu behar izango genituzke, justiziaren etikaren elementu abstraktu eta unibertsalak osatuz, arduraren etikaren erantzukizunarekiko erlazionalaren ekarpenarekin. Bien arteko orekak bide ematen du eremu publikoaren justiziak erbesteratutakoa (zirrarak, borondatea, zorionaren edo bizitzaren perfekzioa eta hazkunde pertsonalaren bilaketa) arduraren etikak kontutan hartzea , herritarrak bananduta eta autonomoak direla pentsatu beharrean, bere interkonexioetan, giza zaurgarritasuna eta interdependentzia-erlazioak aitortuz, onartzen dituelako.

Arduraren etika bertuteen eta erantzukizunen etikaren tradizioan kokatzen da, justiziaren etika humanizatzen du, giza duintasunaren gutxieneko galdagarria bezala utziezina ere dena. Beraz, badirudi arduraren etikak justiziaren etika beharko lukeela, justiziaren etikak arduraren etika beharko lukeen neurri berean. Testuinguru zehatzetan ematen den ardurak desberdintasunaren eta diskriminazioaren arriskua dauka bere baitan, “beste orokorraren†ikuspuntua gabe gaurko konplexutasunerako egokia den justiziaz ezin delako pentsatu; hala ere, “beste zehatza†diskurtso unibertsalista mugatzeko balio duen kontzeptu kritikoa da.

Etika praktiko honetan bere beharrak bere kabuz ase ezin dituen pertsona baten oinarrizko beharrei erantzutera bideratuta dauden akzioak gauzatzen dira , eta prozesu honetan detaileak, gauza txikiak, oso garrantzitsuak dira, azken batean, hauek baitira bizitza adeitsu egiten dutenak eta zentzua ematen diotenak. Ardurak giza-harremanen dimentsioa ematen du, bere funtsezko kontzeptua pertsonekiko erantzukizuna delarik eta ez bere desgaitasunaren gaineko kezka.

Teknika eta sentikortasuna
Jada esan dugu zaintzearen etika bertuteen etikaren parte dela, zaintzearen praktika ez delako bakarrik oinarritzen baldintzarik gabe ezartzen diren printzipioen arabera, baita bertute zehatzak edo izaeraren bikaintasunak ere eskatzen dituelako. Zaintzea artea da teknika eta sentikortasuna batzen dituelako. Horrela, zaintzearen zentzuak “gupidaâ€, onura egitea bezala ulertuta, gogoan izango luke,pertsona ahalik eta autonomoagoa izaten lagunduz eta erantzukizuna bortxatu gabe transferituz, pertsona bera akzioaren ardatzean mantenduz.

Bertutea ulertzen da helburu bat lortzeko modu egokian ekitera bultzatzen duen indarra bezala. Jada filosofo zaharrek pertsona bizitza zoriontsurantz eramaten dituen oinarrizko bertuteak deskribatu zituzten. Eremu profesionalera eramanez, idazle ugariek eskaini dituzte profesionalak bere artea ondo egiteko landu behar dituen bertuteen proposamen zehatzak. Ardura bikaina emateko bertute adierazgarri hauetako batzuk izan litezke: errespetua, adeitasuna, poztasuna, egonarria, ulermena, erantzukizuna, entzutea, konfiantza, enpatia, egiatasuna, konfidentzialtasuna, tolerantzia, zuhurtasuna eta apaltasuna.

Bestalde, zaintzeko artean erlazio-tipo desberdinak gerta daitezke:

  • Axolagabetasuna: Gizaki indibidual, paregabe eta errepikaezina bezala ez onartzea. Gizaki bat zaintzea bakarrik da posible beste axolagabetasuna gainditzen bada.
  • Pertsona baliabide gisa hartzea: Pertsonak baliabide bezala eta ez helburu bezala erabiltzea duintasun etikoaren kontra dago.
  • Maitasuna: Arduraren etikan dagoen erlaziorik garrantzitsuena. Guztiok gara maitatzeko gaitasuna eta maitasun-beharra dauzkagun lagun aktibo eta pasiboak.
  • Ordena: Pertsona dudatsu eta kalteberago sentitzen da desordenean izanda. Zaintzea zera da: errealitatea eta bere mundua ordenatzen laguntzea.
  • Berdintasuna: Pertsona guztiei begirune eta errespetu bera zor zaie. Zaintzea zuzentasunez tratatzea da, ez modu homogeneo batez baizik eta pertsona bera kontutan izanez.
  • Ohorea: Bere ingurune sozialari dagokion gizakiaren onarpena. Zaintzea pertsonek beren dimentsio sozialean izan behar duten begirunea eta errespetua mantentzea da.
  • Segurtasuna: Zeri eutsi jakiteko beharrezko erreferentziak mantentzen. Pertsona bat zaintzea informazioa hari ematea da.
  • Sustraitzea: Testuinguru zehatz batean errealizatu behar gara. Pertsona guztiek testuinguru horretan nahasteko, sustraitzeko (erroak botatzea) joera dute. Zaintzea hura egoitza batean, berezko espazio pertsonalean, hartzea da .
  • Pribatutasuna, espazioa eta ondasunak: Norbera den bezala, beldurrik edo konplexurik gabe, adierazi ahal izateko eta kanpoko pertsonengandik babesteko eremu pribatua. Zaintzea bere pribatutasuna zaintzea da.
  • Askatasuna eta erantzukizuna: Bere askatasuna erabiltzen laguntzea, nahiz eta minimoen ikuspuntuan izan. Zaintzea da pertsonak bere ekintzen eta erabakien erantzunkide egitea.

Hartzailearen ardura ona bermatzen duten faktore hauek kontuan hartzeaz gain, kontuan hartu behar dugu ere zaintzen duenaren ardura, prozesuan ezin direlako kaltetu ez baten ez bestearen eskubideak. Garrantzitsua da aitortzea profesionalek zaintza-lanetan dituzten zailtasunak, hauei erantzun egokia eman ahal izateko. Hauetako batzuk izan daitezke: ahalegin fisikoa, higadura emozionala, arduren iraupena, onarpen urria… Baina garrantzitsua da ere seinalatzea zaintzea nahiz eta jarduera gogorra izan, bere onurak ere eskaintzen dituela: esker ona, betetako betebeharraren barruko konpentsazioa, zaindutako pertsonaren bilakaera positiboa, berezko balioen hazkundea, bizi-ikasketa …

Ondorio gisa, arduraren etikak jartzen gaitu pertsonari eman ahal izateko egoera politean, harekin ezartzen dugun erlazio pribatu eta bakarrean (nahiz eta berdintasuna eta justiziaren testuinguruan kokatuta egon), bere bizi-proiektua, bere ametsak, bere ilusioak, itxaropenak… burutzeko behar duena emateko.

GORABIDEREN ETIKA BATZORDEA