Zeintzuk zerbitzu eskaintzen du Gorabidek?

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Harrera, Informazioa, Orientabidea eta Laguntza: Eboluzio-garapenaren aro guztietako zerbitzu osoa adimen desgaitasuna (egungoa edota izan daitekeena) duten pertsonentzat, beren familientzat edo tutoretza duten pertsona edota erakundeentzat ere, kasu bakoitza bakarra dela kontutan izanda, hauen konponbideak bilatzeko asmoz.

Aisialdia: adimen desgaitasuna duten pertsonen entretenimendu eta norberaren espresiorako beharrei erantzuna ematen duten jarduerak, beren gaitasun eta interesak garatzeko bidea ematen dutenak aisialdiaren erabilera dibertigarri eta betegarriaren bidez eta baita komunitatearen jolas-ekintzetan integratzearen bidez (aisialdiko zentroak, eguneko klubak, asteburuko klubak, asteburuko irtenaldiak, kirol-ekintzak, kultur-ekintzak, informatika, aretoko dantzaldiak, musika, adierazpen artistikoa,…).

Egoitzak: ostatua, mantenu gastuak, zaintza pertsonalak, eguneroko jardueretarako laguntza, pertsona, familia eta gizarte laguntza eta baita aisialdiaren betetze aktiboa eskaintzen duten zentroak.

Etxebizitzak: Komunitate-moduko bizitoki-unitate txikiak, elkarbizitza eta etxeko lanen banaketa bultzatzean eta bai garapen pertsonalerako ingurunearen erabileran ere oinarritzen direnak ..

Bizimodu independenterako laguntzak: beren etxebizitzetan bizi diren adimen urriko pertsonen laguntza, puntualki behar dituzten gaietarako; hala nola gastuen kudeaketa eta antolaketa, beharren antzematea, komunitatearen zerbitzuen erabilera, etxebizitzaren mantenua edota norberaren zuzenketarako sustapena.

Aldi baterako egonaldiak: Sondikako BBK Ola Zentroan kokatutako Ola Egoitzan 15 egunetik hiru hilabeterako egonaldiak; hauetan adimen desgaitasuna duten pertsonei ohiko ez den inguru desberdin batean bizitzeko aukera ematen zaie; honela, familiek atsedenaldia hartzea errazten dute urtetik geratzen den denboraldian beraien zaintzarekin jarrai ahal izateko edo larrialdietan beharrezko erantzuna ematen dute.

Eguneko zentroak: norberaren zaintzarako trebetasunak, garapen fisiko eta emozionala, sozializazioa, komunikazioa eta profesional-aurreko edota aisialdirako gaitasunak garatu, mantendu, handitu eta optimizatzeko zerbitzuak.

Haur-gazteentzako orientazioa: Zerbitzua 16 urte arte eskaintzen da, eta familiei orientazioa ematen die diagnostiko, laguntza, prestazio eta baliabide ekonomiko eta materialei buruz, adimen desgaitasuna duten alabak edo semeak euskarri egokia eduki dezan garapenik onena izateko.

Familien formakuntza eta partaidetza: Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiei zuzendutako laguntza, eta autokudeaketa taldeak ( beren bizitzari buruzko erabakiak hartzen duten adimen desgaitasuna duten pertsonak).

Laguntza espezializatuak: Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza espezializatua, familia eta elkartearen beste profesional guztientzako aholkularitza, eta kasuan kasuko bitartekotzarako estrategiak eta tratamendu egokiak diseinatzea. Lau psikologo eta psikiatra bat dauzka.