Aisia eta astialdia

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko aisia eta astialdiko eskaintza adimen desgaitasuna duten pertsonen denbora-pasa eta adierazpenerako dituzten beharrei erantzuna ematen du, eta beraien gaitasun eta interesak sustatzen ditu beren aisialdiaren erabilera dibertigarri eta betegarria bideratzeaz gain, komunitatearen aisialdiko jardunetan ere parte hartuz.

10 berriak octubre 2010.qxp

Urritik ekainera arte, jarduera-tipo desberdinak antolatzen dira eguneko eta asteburuko klubetan edo funtzionamendu malguko taldeetan. Gainera, asteburu-irteerak egiten dira, kirol eta kultura jarduerak, eta Imsersok diruz lagundutako oporrak.

Udan, Gorabidek bere opor programak dauzka eta, gainera, kudeatzen du uda garaiko Bizkaiko Foru-Diputazioaren (Udalekuak eta Udagazteak) edo Eusko Jaurlaritzaren ( Lan- Esparruak) integrazio programetan parte-hartzea.

Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10


BOLUNTARIOTZA-KANPAINA 2022

https://youtube.com/playlist?list=PLOx5ytdjwJQzpOeTy-69CqDJHlgP2pypT