Urritik ekainera arte, jarduera-tipo desberdinak antolatzen dira eguneko eta asteburuko klubetan edo funtzionamendu malguko taldeetan. Gainera, asteburu-irteerak egiten dira, kirol eta kultura jarduerak, eta Imserso-k diruz lagundutako oporrak.
Aisia-baliabideen zentroak
Aste bitartean eta goizez funtzionatzen duten zentroak dira, lan-merkatuan sartu ez diren 18 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta. Izaera desberdineko jarduerak, barneko eta kanpokoak, burutzen dira entretenimendu eta garapen pertsonalaren alde.
Asteburuko aisia-zentroak
Adina, laguntza-maila, interesak eta kokapen geografikoaren arabera eratutako taldeetara zuzentzen diren aisia-egitarauak dira, larunbat edo igandeetan eta arratsaldeko ordutegian bideratzen direnak.
Aste bitarteko astialdi-zentroak
Aste bitartean eta arratsaldez gertatzen diren jarduera ludikoen programak dira (sukaldaritza-tailerrak, eskulanak, liburutegia, irteerak, askariak, jaiak..).
Asteburuko irteerak
Larunbatetik Iganderako irteerak burutzen dira toki hurbiletara ,aisia-espazio publikoen ustiapenarekin eta bisitatzen diren lekuekin bat datozenak. Badaude ere eguneko txangoak, beren euskarri-beharren edo familia-eskariengatik, gaua kanpoan eman ezin duten adinagebeko eta gazteentzat.
Actividades Kirol-jarduerak
Gorabidek ondo baino hobeto daki zeintzuk diren kirol-jardueraren onurak, edozein jarduera fisikoa egitea oso onuragarria delako maila guztietan. Zerbitzu hau Bilbon bideratzen da asteburuko goizetan eta Barakaldon astelehen eta ostegunetan, arratsaldez.
Formakuntza eta kultura-jarduerak
Akademia pribatuekiko kolaborazioaren bidez, informatika, areto-dantzak eta musika klaseak ere ematen dira, ikuspegi ludiko batez, trebetasun desberdinak eskuratzea hobetzen dutenak.