Udako egitarauak

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Gorabidek bere uda-opor programak dauzka eta, gainera, kudeatzen du uda garaiko Bizkaiko Foru-Diputazioaren (Udalekuak eta Udagazteak) edo Eusko Jaurlaritzaren ( Lan- Esparruak) integrazio programetan parte-hartzea. Halaber, Imserso-ren diru-laguntzaz, Aste Santu-sasoian eta irailean opor-txandak antolatzen ditu.

Udako oporraldiak

Uztailean eta abuztuan 15 eguneko txandak antolatzen dira Gorabideren desgaitasun intelektuala duten pertsonek udako oporraldiaz goza dezaten, beren adina eta gustuen araberako jarduerak egiten eta aukeratu duten tokitik hurbil dauden errekurtso eta aukerak ere kontutan izanda.

Tokiaren aukera egiten da bertako instalazioak egokiak diren ikusita,erdialdetik hurbil daudenak, sartzeko errazak, hesi arkitektonikorik gabekoak, beharrezko zerbitzuekin, eta, leku turistikoetan badaude, aisia-jarduera desberdinak egiteko baliabideekin.

Gizarteratze programak

Bizkaiko Foru-Aldundiak antolatutako Udaleku eta Udagazteetan etaEusko Jaurlaritzaren Lan-esparruetan parte-hartzearen asmoa hau da: normalizatutako aisia programetan neska-mutil eta gazteen gizarteratzea lortzea, maila guztietan.

Programa hauetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonak eta bere adineko desgaitasunik gabeko jendea elkarrekin ematen dituzte oporretako zenbait egun, dibertitzen eta ondo pasatzen. Udalekuak eta Udagazteak zazpi eta hamar eguneko txandetan eta toki desberdinetan antolatzen dira. Lan-esparruek 15 eguneko iraupena dute.

Imsersoren programak

16 urte baino gehiagoko desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako opor-programa hauen helburua da toki turistikoetan dauden aisia-aukeren ustiapen handiena lortzea, hiru izarreko hoteletako ostatuan eta mantenu osoko erregimenean, eta intereseko lekuetara txangoak egitea.

Bidaia hauek Feaps-eko (desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarteetako Espainiako konfederazioa) programen barne daude eta Imserso-ren bidez Politika Sozialeko Ministerioak diruz lagunduta daude.