Astialdiko Zerbitzua

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko Astialdiko Zerbitzuak adimen desgaitasuna duten pertsonen aisialdi eta adierazpenerako dituzten beharrei erantzuna ematen du, eta beraien gaitasun eta interesak sustatzen ditu beren aisialdiaren erabilera dibertigarri eta betegarria bideratzeaz gain, komunitatearen aisialdiko jardunetan
ere parte hartuz.

10 berriak octubre 2010.qxp
 
Urritik ekainera arte, jarduera-tipo desberdinak antolatzen dira eguneko eta asteburuko klubetan edo funtzionamendu malguko taldeetan. Gainera, asteburu-irteerak egiten dira, kirol eta kultura jarduerak, eta Imsersok diruz lagundutako oporrak.

Gorabidek bere uda-opor programak dauzka eta, gainera, kudeatzen du uda garaiko Bizkaiko Foru-Diputazioaren (Udalekuak eta Udagazteak) edo Eusko Jaurlaritzaren ( Lan- Esparruak) integrazio programetan parte-hartzea.