Autogestoreen taldeak

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Autogestoreen talde hauek adimen desgaitasuna duten pertsona nagusiek osatuta daude, biltzen direnak, besteak beste, komunikazio-trebetasunak lortzeko, autonomia pertsonal eta sozialak handitzeko, beren kabuz erabakiak hartzeko gaitasunak handitzeko, beraien interesekoak diren gaiez eztabaidatzeko eta elkarte-bizitzan parte hartzeko.

Gaur egun Gorabideko autogestoreen taldeen kopurua lau izatera arte hazi da: elkartearen Familien Formakuntza eta Partaidetzarako Zerbitzuaren menpe dauden hiru eta bestea Basauriko Arteagoiti Egoitzaren barne dagoena. Talde hauek 50 bat pertsonek osatuta daude.

Komunikazio-trebetasunak lortzeko, autonomia pertsonal eta sozialak areagotzeko eta beraien interesekoak diren gaiez eztabaidatzeko bilera hauek hilabetean behin gauzatzen dira Bilboko Gorabideko bulegoetan, Familien Formakuntza eta Partaidetzarako zerbitzuaren menpeko taldeetan, eta hamabost egunean behin Areagoitiko Egoitzan.