Familia-taldeak

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Familien Formakuntza eta Partaidetzarako zerbitzua sortu da adimen desgaitasuna duten pertsonen familiek dauzkaten gaikuntza beharrei erantzuna emateko eta bere familiakoaren beharrei erantzun egokia eman ahal izateko. Baita elkarte-mugimenduaren parte diren beste pertsonekin harremanetan jartzeko beharrari eta partaidetzarako bideak sustatzeari ere. Hau honela, bi motako bilerak daude: elkarri laguntza ematekoak ( eskarmentuen trukaketa, emozioak elkarbanatzea, zalantzak…) eta formakuntza/informatzeko mintzaldiak.

Familia da funtsean adimen desgaitasun duen pertsonaren bizitza-ziklo osoaren zehar zaintza, arreta eta laguntza eskaintzen duena. Honegatik, Gorabidek formakuntza eta laguntza eskaintzen du gizatalde honek bere funtzioak ahalik eta egokien bidera ditzan, adimen desgaitasuna ren beraren onarpenetik.

Jarduera desberdinek familiei eskaintzen diete beren familiakoen arreta, hezkuntza eta garapenean duten paperari buruzko orientabidea, informazioa eta formakuntza, familia osoaren bizi-kalitatearen hobekuntzan lagunduz. Honez gain, gurasoen arteko topaketarako gunea sortzea ere errazten dute, elkar entzuteko eta sedimentuak, emozioak, beldurrak, zalantzak, e.a. elkarbanatzeko.

Talde-motak

  • Eskola-umeetako familiak
  • Nerabeetako familiak
  • Gazteetako familiak
  • Helduetako familiak
  • Rett sindromea duten nesketako familiak
  • Anai-arrebak eta koinatak

Familia-talde hauen parte izateko nahikoa da gure Familian Esku-hartzerako arduraduna den Diana Cabezas anderearekin harremanetan jartzea: Telefono zenbakia 94 453 90 86 | dianacabezas@gorabide.com