Partaidetza asoziatiboa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

 

Gorabidek partaidetza asoziatiboa sustatzen du, elkarteko familiei bizitzako etapa desberdinetan laguntzeko, familia kide guztien multzotzat hartuta. Familia babes-sare natural gisa hartuta, haren kezkei erantzuna eman nahi zaie, bai eta kide bakoitzaren familia-bizitzaren kalitatea eta ongizatea sustatuko duten laguntzak eman ere.

Familia eta pertsona bakoitza berezia eta apartekoa da. Familia harreman-sistema bat da, eta kide bati gertatutakoak besteei eragiten die. Familia da zaintza, arreta eta babesa ematen dituen eragile nagusia. Horregatik, Gorabidek familiei laguntza ematen die, haien gaitasunak indartu eta haien funtzioak modurik egokienean bete ditzaten, eta, hala, familiaren bizi-kalitatea hobetu dadin.

Horrez gain, zerbitzuaren beste helburuetako bat da elkarte-mugimenduko beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko beharra asetzea, eta elkartean zein komunitatean parte hartzeko bideak eskaintzea. Hala, familiak beste pertsona batzuen laguntza jaso dezake, eta beste pertsona batzuei lagun diezaieke

 

PARTAIDETZA ASOZIATIBORAKO JARDUERAK

Partaidetza Asoziatiboaren zerbitzuak hainbat jarduera mota sustatzen ditu: elkarlaguntza (esperientziak trukatzea, emozioak eta zalantzak partekatzea…), prestakuntza/informazioa, jolas-ekintzak eta gizarte-eraldaketara bideratutakoak.

  • Zurekin Programa: Helburu du familiei laguntzea, babesa eta prestakuntza emateko eta partaidetza sustatzeko dinamiken bidez (web-hitzaldiak, banakako orientazioa, elkarlaguntza, topaguneak, tailerrak, etab.).
  • Ongizate Programa: Tailerraren xedea da garapen eta ongizate pertsonala lortzea, nork bere burua zainduz. Adimen desgaitasuna dutenen senideei zuzenduta dago, eta Deustuko Unibertsitatearen elkarlanean burutzen dugu.
  • Autogestio Programa: Saioak antolatzen dira, adimen desgaitasuna dutenek aukera izan dezaten haien interesei buruz eztabaidatzeko, beren kasa erabakitzeko gaitasuna areagotzeko, autonomia pertsonala eta soziala handitzeko eta bizitza asoziatiboan parte hartzeko.
  • Gizarte-eraldaketarako Programa: Helburu du adimen desgaitasuna dutenen ahalduntzea eta lidergoa sustatzea eta erraztea. Horretarako, pertsona horiek gizartea aldatzeko eragile bihurtzen dituzten ekintzak burutzen ditugu, eta, horietan, gaian duten esperientziarengatik aditutzat aritzen dira.

Jardueretan parte hartzeko, jarri harremanetan Emma Ballús, partaidetza asoziatiboaren arduradunarekin: Johanna López Morales (johannalopez@gorabide.com | Tel. 94 443 12 10).

Horrez gain, Gorabideko bazkide diren pertsona guztiek mezuak jasoko dituzte sakelako telefonoan, zer jardueratan parte har dezaketen jakinarazteko.