Gizarte-eraldaketa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gizartearen eraldaketan eragiteko asmoz, adimen desgaitasuna dutenen ahalduntzea, lidergoa eta parte-hartze aktiboa eta inklusiboa sustatzen eta errazten ditugu. Horretarako, pertsona horiek gizartea aldatzeko eragile bihurtzen dituzten ekintzak burutzen ditugu, eta, horietan, gaian duten esperientziarengatik aditutzat aritzen dira.

 

Goratu Programa: Programa honen barruan, adimen desgaitasuna duten pertsonek prestakuntza-hitzaldiak eta haien errealitateari buruz sentsibilizatzeko hitzaldiak ematen dizkiete interesezko taldeei, hala nola profesionalak, boluntarioak, erakundeak, enpresak, hezkuntza-zentroak eta baita familiak ere. “Liburuetan agertzen ez direnak eta adimen desgaitasuna ez duen batek kontatu ezin dituenak azaltzen ditugu. Eta gure baitatik aritzen gara, gure esperientzia partekatuz”, azaltzen dute.

Pertsona Irisgarriak: Adimen desgaitasuna dutenenganako jarrera irisgarriak eta inklusiboak sustatzera bideratutako prestakuntza da. Publikoarenganako arretan ari diren profesionalei zuzentzen zaie batez ere, irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiborako neurriak osatuko dituzten gaitasun teknikoak eta afektiboak eta jarrerak eskura ditzaten, alderdi biak baitira irisgarritasun unibertsalaren zati banaezin.

Oztopoak Hausten: Ikasleek eta elkarteko erabiltzaileek parte hartzen dute, eta adimen desgaitasuna dutenenganako jarrera ez-inklusiboak sor ditzaketen aurreiritziak, estereotipoak eta aurrez errotutako sinesmenak jorratzen dituzte. Asmoa da, zuzeneko elkarrekintzaren bitartez, jarrera horien alderdi kognitiboak aldatzea, eta adimen desgaitasuna dutenen eskubideak hobeto ezagutzea.

Irisgarritasun Kognitiboa: Programa honen barruan, komunitateko zerbitzuak pertsona guztientzat ulergarriago eta adeitsuago bilakatzeko ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, adimen desgaitasuna duten pertsonek modu inklusiboan parte hartzen dute, irisgarritasun unibertsalarekiko konpromisoa duten eta irisgarritasuna hobekuntza eta konpromiso soziala lortzeko baliabidetzat ikusten duten erakunde publiko eta pribatuetako pertsonekin batera osatutako lantaldeetan.

 


Informazio gehiago:
Johanna López, partaidetza asoziatiboa
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10