Ongizate Programa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ongizate norberaren garapenerako eta ongizaterako programa da, eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean gauzatzen dugu. Adimen desgaitasuna duten pertsonen senideei zuzentzen zaie, eta helburu du ongizate-maila hobetzea, nork bere burua zaintzen ikasiz.

 

Programako tailer bakoitza zortzi saioz osatuta dago, eta norberaren zaintzarako hainbat gako lantzen dira, esplorazioaren, eztabaidaren, hausnarketaren eta esperimentazioaren bitartez. Osasun-psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea den aditu batek dinamizatzen ditu saioak.

Talde-lanaren eta hainbat ekintzaren bidez, parte-hartzaileek haien ongizate pertsonalari buruz hausnartuko dute, baita hura hobetu, arreta esperientzia positiboetara zuzendu, elkarri babesa eman eta osasun- eta ongizate-maila egokiak mantentzeko lan egin ere.

Ongi sentitzen eta ongi egoten ikasteko ez ezik, hobeto egoten ikasteko aukera ere bada. Hitz gutxitan, familiaren bizi-kalitateari eta adimen-gaitasuna duen pertsonari emandako laguntzari eragingo dien auto-zaintza baliabide bat da.


Informazio gehiago:
Johanna López Morales, partaidetza asoziatiboaren arduraduna
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10