Adimen desgaitasuna duten pertsonek zerbitzuen ebaluazioan parte hartzen dute

2025/12/18

Aldundiaren Partaidetza eta Bizi Kalitaterako Planean, Bizkaibusen irisgarritasun kognitiboaren hobekuntzan edo egokitutako ingeles-ikastaroen pilotajean laguntzen ari dira

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Azken hilabeteetan, gure elkarteko hainbat erabiltzaile gizarte-partaidetzako ekintzatan parte hartzen ari dira. Beren ekarpenekin, adimen desgaitasuna duten beste pertsona batzuek erabiliko dituzten zerbitzuek benetako beharrei erantzutea ahalbidetuko dute.

Alfonso Vizcarra, Markinako Plazakola Egoitzako bizilaguna, Bizkaibusen irisgarritasuna hobetzeko lantaldeetako kidea da. Bere kasuan, ekarpenak egiten ditu erabiltzailea gisa, informazioa ulerterrazagoa izan dadin.

Aldundiaren Plana
Bere aldetik, Conchi Basabe Bizkaiko Fo ru Aldundiaren Partaidetza eta Bizi Kalitaterako Plana egiteko saio etan parte hartzen ari da. Lehen fasean, antzemandako erronkak kontrastatzeko eta ekarpenak egiteko. Eta, ondoren, proposamenak lehenesteko eta zehazteko.

Halaber, gure bost erabiltzailek egokitutako ingeles-ikastaroen pilotajean parte hartuko dute, Fevasen bitartez, Bai&By akademian.