Familia berriei harrera egiteko taldea

2018/08/30

Gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldetik “familietatik familientzako” lehen proposamena

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Familia taldeen hasiera apur bat gogorra izan daiteke. Horregatik, jendea gustura sentitu dadin sartzean saiatzen gara. Oinarri hori kontuan izanda, Isabelek, Haizearen amak zuzentzen duen ‘familietatik familientzako’ proposamen bat egin du.

Ekimen honen esentzia azaldu du Pedrok, Ivánen aita: “Haserre etorri ginen, galdera eta zalantza askorekin; momentu gogorra zen guretzat. Gure adin bertsuko bikote bat aurkitu genuen eta esan ziguten ulertzen gintuztela, haiek ere berdina pasa zutela. Orduan mina apur bat arintzen zaizu; lagungarria da”. Yolandak, Gaizkaren ama, harrera egin zien eta, bere hitzetan, ez zen zaila izan: “Dianak (Gorabideko Familia Esku Hartze arduraduna) ere ulertzen gaitu, baina ematen du gehiago sinesten diozula zure egoeran dagoen jendeari”. “Familia gisa sentitzen duguna, profesionalek uler dezakete, baina ezin dute sentitu”, esan du Anak, Borjaren ama.

Isabelek gogoratzen du taldeak “oso hotzak jende berriarekin. Eta ikusi genuen garrantzitsua zela guk Gorabideri zerbait ematea, ez soilik eskatzea”. Emaitza Mari Carmenek, Jon-en ama, konprobatu du: “Nire harreran, aspalditik ezagutzen genuela zirudien. Konfiantza handia eman zidaten, integratuta sentitu nintzen eta denetariko gaiez hitz egin genuen”.

Maite, Joaren ama, garrantzitsu sentitu zen harreran: “Pentsatu nuen: ‘joer, hemen norbait daukate niretzako bakarrik’ eta hizkuntza bera hitz egiten genuela konturatu nintzen”. Iulianak, Sergioren amak, onartzen du errazagoa egin zitzaiola “taldean sar tzea eta eroso sentitzea”. Eta Loreak, Igorren arreba, onartzen du garrantzitsua dela “hausnartu eta egiten duguna kontrastatzeko espazioak edukitzea”.

Informazio gehiaho:
Diana Cabezas Gómez, Familiako Esku Hartze arduraduna
dianacabezas@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10