Sexubide

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

 


Gorabideko Sexualitate Programa 2012an jarri zen abian, erakunde horren berrikuntza-agendaren barruan, eta haren helburua da behar diren inguruneak eta laguntzak ematea, adimen desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta modu egokienean gara ditzaten beren afektibitatea eta sexualitatea, beren bizi-proiektuaren eta laguntza-beharren arabera. Bakoitzak bere sexualitatea bere balioen arabera bizi ahal izatea du helburu. Horretarako, hiru zutabe ditu:

  • Banakako proiektuak, zeinetan adimen desgaitasuna duen pertsonak, konfiantza errazten duen figura baten laguntzaz, plana eraikitzen baitu sexu-esparruan lortu nahi dituen helburuekin.
  • Sexu-hezkuntzako tailerrak, banakako planetan oinarrituta. Taldeko esku-hartzeak dira, egiazko informazioa ematen dute, eta sexuari buruzko begirada eta bizipen positiboa sustatzen dituzte.
  • Aholkularitza sexologikoa, sexologiaren esparruko premia zehatz espezifikoagoei erantzuna ematen diena (bikoteei laguntzea, harreman erotikoetako arazoak, masturbazioko zailtasunak, nerabezaroan sexualitatea esnatzea, sexu-osasuneko alderdiak…).


Gorabideko Sexualitate Plana

Adimen desgaitasuna duten pertsonek sexuala-dimentsioan dituzten nahiak, beharrak eta ametsak identifikatzea ahalbidetzen duen metodologia, bai eta haien sexualitatea ahalik eta modu egokienean garatzeko behar dituzten laguntzak ere. 

(gaztelaniaz)

 

Informazio gehiago:
Javi Bengoa Larrañaga, Gorabideko psikologoa
javibengoa@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10