Zer da Gorabide?

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabide familiek osatutako diru-asmorik gabeko elkartea da, Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonei, haien familiei eta baita tutoretza duten pertsona edota erakundeei ere laguntzeko asmoz sortu dena.

1962ko irailean, adimen desgaitasuna duten pertsonen senide eta lagunen talde batek osatu zuten gaur egun Gorabide dena. 1963an, Ongizatezko Erakunde Partikulartzat onetsi zuten eta 1970an Herri Onurako erakunde izendatua izan zen..

Bere kezka nagusia , beren estatutuetan islatzen zenez, egoera sozial eta familiarrean ematen den arazo honen gainean herritarrengan kontzientzia piztea eta asistentziarako zentroak sortzea zen, izan ere, garai hartan ez baitzegoen horrelakorik.

Sortu duen arrazoia edonolakoa dela ere, adimen-ddesgaitasuna duten pertsonek gizarte honetako herritarrak diren heinean berezkoak dituzten eskubideak babestea da Gorabideren xedea eta elkartearen jarduera osoa mugiarazten duena.

Gorabidearen ikuspuntutik, azken helburu hori lortzeak desberdinak baina osagarriak diren hiru arlotan lan egitea eskatzen du:

  • Giza-gorputzan eragina izatea gizartearen jabetza osoa lortzeko xedeaz, honek, gizarteak, bere osotasunean adimen desgaitasuna duten pertsonak onartzeko eta hauen ezagutza eta eskubideen erabiltzean laguntzeko.
  • Kasuaren arabera beharrezko diren banakako laguntzak ematea eta komunitate-oinarria duten zerbitzu orokorrak sortzeko bideak sustatzea, adimen desgaitasuna duten pertsonek ongizatea eta beraien bizi kalitatearen etengabeko hobekuntza lor dezaten.
  • Zuzenean zerbitzuak sortzea, egokitzat hartzen denean.