2021 urtean, 703.331,58 euroko defizitarekin itxi dugu ekitaldia, berriro covid aurkako neurriek eragindako gastuengatik. Diru-sarrera nagusiak lankidetza-hitzarmenetatik eta dirulaguntzetatik etorri dira, eta gastu nagusiak adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten langileei ordaintzera, zerbitzuetara eta azpiegiturak mantentzera bideratu dira. Gorabideren jarduerak finantzatzeko erabiltzen diren hitzarmen eta diru-laguntzen jatorria erakunde publiko eta pribatuak dira, eta, euren artean, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK dira aipagarrienak.
Kontzeptua | Zenbatekoa | Ehunekoa |
---|---|---|
Langileak | 24.667.881,21 € | %71,83 |
Erosketak | 5.937.464,33 € | %17,29 |
Kanpoko zerbitzuak | 3.288.120,97 € | %9,57 |
Amortizazio-zuzkidura | 279.432,63 € | %0,81 |
Finantza-gastuak | 110.251,29 € | %0,32 |
Erakundearen laguntzak eta beste gastu batzuk | 70.437,78 € | %0,15 |
Zergak | 7.945,14 € | %0,03 |
GUZTIRA | 34.341.278,57 € | %100 |
Kontzeptua | Zenbatekoa | Ehunekoa |
---|---|---|
Hitzarmenak eta zerbitzuak ematea | 31.869.322,15 € | %94,73 |
Ustiapenerako diru-laguntzak | 1.336.096,03 € | %3,97 |
Kapitaleko amortizazioetarako zuzkidura | 246.906,16 € | %0,73 |
Diru-sarrera propioak | 191.953,36 € | %0,57 |
GUZTIRA | 33.644.277,70 € | %100 |