Ongizate Programa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten pertsonen familiartekoei zuzenduta dago Ongizate Programa, eta haien ongizate-maila eta garapen pertsonala indartzea du helburu.

 

Programako tailer bakoitza zortzi saioz osatuta dago, eta norberaren zaintzarako hainbat gako lantzen dira, esplorazioaren, eztabaidaren, hausnarketaren eta esperimentazioaren bitartez. Gorabideko profesional batek dinamizatuko ditu saioak.

Talde-lanaren eta hainbat jardueraren bidez, parte-hartzaileek esperientzia positiboetan zentratu ahal izango dute arreta, elkarri lagundu ahal izango diote eta lan egin ahal izango dute osasun eta autozainketa maila onak mantentzeko, beren garapen eta ongizate pertsonala hobetzeko.

Ongi sentitzen eta ongi egoten ikasteko ez ezik, hobeto egoten ikasteko aukera ere bada. Hitz gutxitan, familiaren bizi-kalitateari eta adimen gaitasuna duen pertsonari emandako laguntzari eragingo dien autozaintza baliabide bat da.


Informazio gehiago:
Johanna López Morales, partaidetza asoziatiboaren arduraduna
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10