Zurekin Programa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zurekin programaren helburua da familiei laguntzea, familia kide guztien multzoa dela kontuan izanik. Horrez gain, xede du babesa eta prestakuntza emateko eta partaidetza sustatzeko dinamikak sortzea.


WEBINARIOAK
Adimen desgaitasuna dutenei eta haien senideei zuzenduta saio telematikoak ordu eta erdi irauten dute gutxi gorabehera. Hilean behin antolatzen dira, arratsaldez, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.


BANAKAKO ORIENTAZIOA
Behar dela antzematen dugunean, behin-behinean laguntza-zerbitzu hori eskaintzen dugu. Pertsonak arreta berezituagoa behar duela uste badugu, dagozkion zerbitzuetara bideratzen dugu.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.


KAFEAK KIDE ARTEAN
Elkarlaguntzarako baliabide hau helburu du adimen desgaitasuna duten eta antzeko egoera bizi duten senideak harremanetan jartzea. Hala, tarte batez elkarrekin egoteko duten interesa bideratzen dugu. Halaber, lehen topaketetan laguntzen diegu. Topaketak espazio informaletan gauzatzen dira, senideen komunitatearen barruan laguntza-sare naturala sortzeko asmoz.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.


SENIDEEN ARTEKO TOPAKETAK
Adimen desgaitasuna duten senideek aurrez aurre egindako bilera txikiak dira, erakundeko profesional batek dinamizatuta. Bilerak parte-hartzaileen bizitokian bertan egiten dira, udalerrian eskuragarri dauden baliabideak eta instalazioak erabiliz. Horrela, familiek parte hartzea ahalbidetzen dugu, eta haien komunitatearen barnean laguntza-sare naturala sortu.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.


TAILER MONOGRAFIKOAK
Prestakuntza eta informazioa emateko saioak dira, aurrez aurrekoak zein birtualak, eta familiei interes berezia eragin dieten gaiak lantzen dituzte. Jarduera horietan parte hartu ezin dutenentzat, Autoprestakuntza Pilulak egiten ditugu; horietan, saioetan landutako ideia nagusiak laburbiltzen dira.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.


ONDO PASA FAMILIAN
Erakundeko familientzako topaketak antolatzen ditugu, espazio informaletan eta ludikoetan. Hainbat ekintza burutzen dira, pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta gozatzeko uneak sortzeko. Besteak beste, jolas-tailerrak, arte-erakustaldiak, txangoak eta ekitaldi kulturalak egiten ditugu, familiek elkarrekin goza dezaten beti.

Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu HEMEN.