Boluntariotza

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabidek eskaintzen dizu adimen desgaitasuna duten pertsonak laguntzeko aukera aisialdia modu dibertigarri eta betegarri batean goza dezaten, beren gustu eta ahalmenen arabera, eta zerbitzu publikoen barne izanda. Honek gizarteratzearen alde egiten du eta beste pertsonekiko harremanak handitzen ditu.

Gogoa eta merezi duen zerbaitetan denbora ematea behar duzu, besterik ez. Ez duzu ikasketa edo ezagutza berezirik izan behar, Gorabidek hasierako formakuntza eta etengabeko laguntza eskaintzen baitizu.

Parte hartu eta dinamizatu
Gorabideko boluntariotzaren parte izanda adimen desgaitasuna duten pertsonen aisialdirako jardueretan parte hartu ahal duzu hauek dinamizatuz, beren gustu eta ahalmenak kontutan izanda, eta beren autonomia pertsonala suztatzeko. Gure boluntariotzaren egitarauetan parte hartzea adimen desgaitasuna duten pertsonek aisialdi inklusiboaz gozatzeko helburuaz lan egiten dutenen ustetan oso estimatua den pertsonal eta formakuntzaren arloko esperientzia da.

Honez gain, ziurtagiriz egiaztatuko den esperientzia praktikoa lortu ahal duzu; honek unibertsitateko zenbait ikasketetan aukera askeko kredituak lortzeko aukera ematen du.

Elkarlana egin…

  • Klubetan (arratsaldez eta asteburuetan): zinea, bolatokia, bisita gidatuak, herrietako jaiak, merkataritza-guneakpaseoak, txangoak…
  • Aisialdirako errekurtsoen zentroetan (goizez): eskulanak, kultur-bisitak, korua, interes-zentroetara bisitaldiak…
  • Asteburuko eta eguneko irtenaldietan: egonaldiak hurbileko landa-etxe edo aterpetxeetan.
  • Kiroletan (arratsaldez eta asteburuetan): gimnasia, saski-baloi, futboleko edo esku-pilota taldeetan laguntzea.
  • Kultur ekintzetan (astelehenetik larunbatera): musika-ikastaroak, aretoko dantzak, informatika, arte adierazpena…
  • Inklusio: Adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario gisa parte hartzeko laguntza eta jarraipena.
  • Oporraldietan: uztaila eta abuztuan zehar Gipuzkoa, Kantabria, Asturias, Nafarroa, Katalunia bidaietan eta eguneko irteerak Bizkaian.

BIDALI ZURE DATUAK EDO DEITU 94 443 12 10 TELEFONORA