Eguneroko bizimoduko eginkizunak euren kontura egiteko zailtasunak dituztenek edo familiek euren Udalari eskatu diezaiokete etxe lanak egiteko edo laguntza pertsonala emateko zerbitzua, etxeko laguntza arlo hauetan ematen duen pertsonaren bidez:
- Etxeko lanak: likadurarekin lotutako (janaria erosi, prestatu…), arropa garbitu eta zaindu edo etxearen zainketa (garbitasuna, ordena…). Zerbi tzu honen onuraduna dena onuradun ez diren beste batzuekin bizi bada, laguntza behar duenaren lekua eta gauzak zaintzeko lanak baino ez dira egingo.
- Arreta pertsonaleko lanak: garbitasuna eta higiene; altxatu, zutundu edo jesartzen lagundu; postura aldaketak; ahotik hartzeko medikazioaren kontrola eta jarraipena, mediku zitak, etab.
Eskakizunak
- Mendekotasunaren ebaluazioa eginda izatea.
- Arreta Emateko Banakako Programa (ABP) eskatuta eta emanda izatea.
- Zerbitzua eskatzen den udalerrian erroldaturik egotea.
- Udalerri bakoitzak egoera bereziak kontuan hartzea izan ditzake, mendekotasun gradua edozein delarik ere.
Non eskatu
Etxez etxeko laguntza zerbitzua pertsona erroldatuta dagoen udalerriko Udaletan eskatzen da. Udalerri bakoitzak bere araudia dauka, zerbitzu hori eskura tzeko, kudeatzeko eta prezio publikoa kobratzeko. BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuak orientatu eta lagundu egiten die zerbitzua kudeatzen adimen desgaitasuna dutenei eta euren familiei, erreferentziako gizarte langilearen bidez.
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Telefonoa: 94 453 90 86