Ondare babestua

2018/07/13

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zer da?

% 33tik gorako adimen-desgaitasuna edo desgaitasun fisikoa, edo % 65etik gorako desgaitasun sentsoriala duten pertsonen beharrizanak asetzera bideratuta dauden ondasun eta eskubideak dira.

Baldintzak

Pertsona batek desgaitasun bat behar den moduan egiaztatuta edukitzea eta beste norbaitek bere alde ondasun edo eskubideak eman nahi izatea. Eskubide edo ondasunak ematen dituen pertsona edozein izan daiteke, desgaitasuna duen pertsonarekin ahaidetasunik izan ez arren. Desgaitasuna duen pertsonak berak egin ditzake ekarpenak bere alde, horretarako gaitasunik badauka, edo bere legezko ordezkariak. Ondare babestu berera hainbat pertsonak egin ditzakete ekarpenak, une desberdinetan.

Non etal nola eskatu

Notario baten aurrean, eskritura publiko bidez. Eskritura honetan, ondareari emandako ondasun edo eskubideen inbentario bat egiten da. Administratuko duen pertsona izendatzen da eta administrazio arau batzuk ezartzen dira (ekarpena egiten duen pertsonak askatasun osoa dauka hori zehazteko).

Zertarako

Ondare Babestu bat eratzeak abantaila fiskal handiak ditu, bai ekarpena egiten duenarentzat, baita onuradunarentzat ere. Esaterako, lehen mailako senideek egindako 3.000 euro arteko ekarpenak PFEZ zergan kendu daitezke, pen – tsio-planetarako ekarpenak balira legez. Eta, ekarpenaren ondorioz, ondareirabazia zergak ordaintzetik salbu egongo da, kopuru jakin batera arte.

 

BBK SAIOA GORABIDE ZERBITZUA
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 83