Coesi europar proiektuaren tresnen aurkezpenean parte hartu dugu Austrian

2019/11/05

Arreta zuzena ematen duten langileen artean gizarteratze prozesua sustatzeko sortu dugun mintegi-eredua azaldu genuen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure kudeatzailearen ondokoa eta gure Familia Esku-hartze arloko arduraduna Grazen izan dira (Austrian), Coesi Proiektuaren barruan garatutako tresnak aurkezten. Europar Batasunak finantzatutako ekimen honen helburua erakundeetan aldaketak eragitea da, betiere, adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeak planteatzen duen erronkari erantzun egokiagoak eman ahal izateko.

Aurkezpen horretan, arreta zuzeneko langileen prestakuntzarako Gorabiden landutako gidaren esparru teorikoa eta funtsak azaldu zituzten. Pertsonengan oinarritutako ikuspegian, gure inklusio ereduan eta gure eskumenetan oinarritutako prestakuntza honek autoebaluazioa, hausnarketa eta ikaskuntza bideratu nahi ditu, bai maila indibidualean, baita talde mailan ere. Horrela, gizarteratze arloko aukera berriak sustatuko dira eta erabiltzaileei prozesu horretan lagunduko zaie.

Beste herrialde batzuetako erakundeek sortutako gainerako produktuak honakoak izan dira: erabiltzaileentzako ebaluazio tresna bat (Eslovenia), erakundeentzako autoebaluazio formulario bat eta gizarteratzerako ekintza plan bat (Austria), zuzendarientzako mintegi bat (Alemania) eta erabiltzaileentzako gaikuntza, gizarteratze-prozesuetan aholkularitza emateko (Portugal). Denak egongo dira eskuragarri coesi-project.eu webean, eta laster gure webgunean.