Pertsona Irisgarriak programaren lehenengo fasea 577 profesionalengana heldu da

2019/12/13

Adimen desgaitasuna duten 10 pertsonek jokabide irisgarrien inguruko prestakuntza eman diete zerbitzu publiko, museo, banku, garraio, telefonia, turismo eta supermerkatuetako langileei

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko zortzi erakunde garrantzitsutan jendaurreko lanpostuetan aritzen diren 577 langile trebatu dira jarrera irisga-rrien inguruan. Adimen desgaitasuna duten Gorabideko zortzi pertsona aritu dira prestakuntza hori ematen, BBKren laguntzarekin. Lehenik eta behin, adimen desgaitasuna duten pertsonak eurak prestatu ziren ikastaroa emateko. Ordu eta erditik sei orduetara 21 saio eman dituzte, zortzi hilabetetan zehar. Guztira, 62 prestakuntza ordu.

Programa honen ondoriozko beste produktu batzuk honakoak izan dira: dibulgaziozko bi bideo; bata lehen fasean parte hartu duten erakundeetako batzuen ikuspegiari buruzkoa (is.gd/MnRw58); bestea, prestakuntza jaso duten pertsonen ikuspegiari buruzkoa (is.gd/MhRGAO). Eta microweb bat (personas-accesibles.gorabide.com/eu), sortzen diren ezagutza eta esperientziak kudeatu eta partekatzeko, baita Pertsona Irisgarrien inguruko saioak eskatu ahal izateko ere.

Profil bakoitzaren araberako edukiak
Programa hori BBK eta Gorabide erakundeek partekatutako estrategia batean oinarritu da: proiektu berritzaileen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta parte-hartzea sustatu nahi izan dira, kolektibo hori ahaldundu eta horren bidez gizartearen eraldaketan eragiteko. Parte hartu duen erakunde bakoitzaren profil zehatzaren arabera egokitutako edukiak landu dira. Horretarako, bideoak, aurkezpenak eta jarduera praktikoak landu dira, baina batez ere, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta prestakuntza jaso duten pertsonen arteko elkarreragina bideratu da. Presta­tzaileek saio bakoitzean adierazi duten moduan, “garrantzitsua da eremuak ulertzeko errazak izatea, baina pertsonok ere irisgarriak izan gaitezkeâ€.

Prestakuntza jaso duten pertsonentzako emaitza kuantitatiboa ona izan da, 4,8 puntuko asebetetzea izan dute, 5 punturen gainean. Baina proiektuaren funtsa emaitza kualitatiboetan datza; izan ere, haien esanetan, “lan arlotik harago doa†eta “ikuspegia zabaltzeko†baliagarria izan da. Prestakuntza eman duten pertsonek nabaritu dute jendeak beldurra galdu diola adimen desgaitasuna duen pertsona batekin aritzeari. Haientzat erronka bat izan da, esperientzia berezia, eta asko ikasi dutela adierazi dute.

Irisgarritasun unibertsala
Irisgarritasun fisikoak, sentsorialak eta kognitiboak irisgarritasun unibertsala osatzen dute; horrela, inguruan daukagun informazioa hobeto uler dezakegu. Zentzu horretan, pertsonek, konturatu gabe bada ere, izan ditzaketen jarrera-oztopoak euskarri informatibo eta seinaleztapenek eragiten dituzten oztopoei batzen zaizkie, eta adimen desgaitasuna duten pertsonek ezin dituzte zerbitzu publikoak erabili edo jarduera zehatz batzuk egin.

Pertsona Irisgarriak programa adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera onuragarriak sustatzeko baliabidea da, kolektibo horrek jendaurreko lanpostuetan aritzen diren pertsonei emandako prestakuntza saio interaktiboen bidez. Helburu nagusia zera da: prestakuntza jasotzen duten pertsonek gaitasun tekniko, afektibo eta jarrerazkoak sendotzea, inguruko irisgarritasun unibertsala errazteko jokabideak sortuz. Horrela, eremu honetan gutxi landutako aspektu bati aurre egiten zaio: Oztopo fisiko, sentsorial eta kognitiboei gehitzen zaizkien eta inklusio erabatekoa zailtzen duten jarrera-oztopoak.

Hori burutzeko, adimen desgaitasuna duten hamar pertsona trebatu dira komunikazio eta prestakuntza arloko gaitasunetan, esperientziaren bidez landutako adituen rola bete eta saioak eskaintzeko. Izan ere, adimen desgaitasuna duten pertsonek beste inork baino hobeto eman ditzakete adimen desgaitasunaren inguruko mezuak. Gorabideren Pertsona Irisgarrien programaren oinarri garrantzitsua desgaitasuna duten pertsonen eta ez dutenen arteko interakzioa da. Horretan eragin nahi da bereziki; eta, horretarako, jarrera aldaketak eta enpatia sustatu behar dira, baita estereotipo eta aurreiritziak desagerrarazi ere. Horrek guztiak kontaktuaren hipotesiari erantzuten dio. Horren bidez, azaltzen da talde sozial desberdinetako kideen arteko erlazioek aurreiritziak murrizten lagun dezaketela. Adimen desgaitasuna duten pertsonen kasuan, ikerketen arabera, kolektibo horrekin kontaktu handiena duten pertsonak dira jarrera positiboenak dituztenak.

Bizkaian erreferente diren erakundeak
Lehenengo fasean, Gorabideren Pertsona Irisgarrien programak erakunde garrantzitsu eta erreferentziazkoen interesa piztu du, hala nola Bizkaiko Foru Aldundia, BetiOn tele-laguntza zerbitzua, Bilbao Turismo, Guggenheim Museoa, Itsasmuseum Bilbao, Kutxabank, Euskaltel eta Metro Bilbao. Bigarren fasean, egun garapen fasean dagoena, erakunde horietan gehiago eragiten ari gara eta hartzaileen espektroa zabaltzen; esaterako, supermerkatu eta zerbitzu enpresetara begira ere jarri gara.

Pertsona Irisgarriak programa moduloka antolatzen da; malgua da eta egokitu egiten da; adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatean, eremu irisgarrietan eta jarrera eta interakzio inklusiboetan zentratzen da. Saio bakoitzaren hasieran, funtsezko gai bat planteatzen da: “Nolakoa uste duzu dela pertsona irisgarri bat?†Hortik aurrera, hainbat gai lantzen dira, hala nola pertsonekiko harremanak, jendeari arreta emateko unean irisgarri izatearen garrantzia, edota adimen desgaitasuna duten pertsonekiko harremanean sor daitezkeen zailtasunak. Gainera, haiek ere ulertzeko zailak izan daitezkeen eremuen eta horien ondorioen adibideak ematen dituzte, eta haiekiko tratuan aurkitzen dituzten jarrera kontziente edo inkontzienteak: nola tratatzen dituzten, nola hitz egiten dieten… Horretaz gain, beste pertsona batzuekin elkar ulertzeko zer behar duten ere azaldu zuten.

Programa honek daukan eragina anitza da: Gizartean jarrera irisgarriagoak izateko lagungarria da, jendeari arreta emateko langileen gaitasun profesionalak areagotzen laguntzen du, erakunde horien emaitzak hobetzeko aukera ematen du, eta prestakuntza ematen duten pertsonak adimen desgaitasuna duten pertsonak direnez, beren autonomia, gaitasunak eta autoestimua areagotu egiten dira. Horrela, beren bizi-kalitatea hobetu egiten da eta, ondorioz, baita beren senide guztiena ere.